1. FC Union BerlinAlemaniakofutbol taldea da, Berlin hiriaren hego-ekialdean dagoen Köpenick udalerrikoa.
Bundesligako etxeko partiduak Stadion An der Alten Försterei estadioan jakatu ohi ditu.
Historia
Taldea 1966 urtean sortu zen baina 1906ko FC Olympia Oberschöneweide taldean du jatorria. Talde hau txapeldunordea izan zen 1923ko Alemaniako txapelketan.
2001 urtean, bigarren mailan ari zela, Alemaniako Kopako finalera iritsi zen. Final hartan FC Schalke 04 taldeak 2-0 emaitzaz garaitu zuen. Hurrengo urtean UEFA Kopan jokatu zuen baina bigarren itzulian kanporatu zuen Litex Lovech talde bulgariarrak. 2018-19 denboraldiko 2. mailan hirugarrena izan zen eta lehen aldiz maila gorenera igo zen. 2022-23 denboraldian laugarren egin zuen Ligan.