Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Uztailaren 11a – Balmasedan sorginkeriaren aurka gauero kanpaiak jotzea agindu zuten. Ustearen arabera, elizako ezkilak jotzen zituzten bitartean sorginkeriaren boterea deuseztatzen zuten. Beste hainbat herritan neurri bera hartu zuten.
- Urriaren 2a – Sorginkeria egotzitza 41 pertsona heriotzara zigortu zituen Uztaritzen epaile batek. Lanetabarta etxeko Marie de Chorropique, auzipetu nagusia, sutan erre zuten, eta beste 40ak hil. Haurrak akelarreetan erabiltzeko hiltzea egotzi zieten.
Mundua
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Heriotzak
- Urtarrilaren 19a – Hans Sachs, alemaniar olerkari eta musikagilea (j. 1494).
- Urtarrilaren 26a – Juan Ortiz de Zarate, euskal militar eta esploratzailea (j. 1510).
- Martxoaren 5a – Luis de Requesens, kataluniar diplomatikoa eta politikaria (j. 1528).
- Maiatzaren 2a – Bartolome Karrantza, teologo nafarra (j. 1503).
- Abuztuaren 27a – Tiziano, margolari italiarra.
- Irailaren 21a – Girolamo Cardano, italiar Pizkundeko matematikari, sendagile eta astrologoa (j. 1501).
- Urriaren 12a – Maximiliano II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1527).
- Abenduaren 4a – Georg Joachim Rheticus, austriar astronomoa eta matematikaria (j. 1514).
- Abenduaren 8a – Antonio I.a Agaramontarra, Agaramontar leinuko eta Gaskoiniako zein Nafarroako higanoten burua (j. 1526).
- Diego Ibarra, gipuzkoar konkistatzailea (j. 1520).
- Klara Saxonia-Lauenburgekoa, Saxonia-Lauenburgeko printzesa eta Brunswick-Lüneburgeko dukesa ezkontidea (j. 1518).
Kanpo estekak