1982ko Ríos Rosas kaleko zentral telefonikoaren aurkako atentatua ETA (m) erakundeak 1982 urtean Madrilgo Ríos Rosas kaleko eraikin batean Telefónica enpresak zuen zentral telefoniko garrantzitsu baten aurka buruturiko atentatua izan zen. ETA militarreko bost ekintzaile espaniar poliziak zirela esanez sartu ahal izan ziren egoitzara. Zaintzaileak eta atezainak lotu ondoren, eraikineko zenbait lekutan sei lehergailu jarri eta lehertarazi zituzten. Leherketen ondorioz, Madrilgo eta Espainiako sare telefonikoko milaka linea hondaturik geratu ziren, hiru zauritu eta milaka milioi pezetako kalte materialak suertatu ziren. Egunak behar izan ziren zerbitzu telefonikoak berriz ere normaltasunez funtzionatzea lortu arte.
Kanpo estekak