Espainiako futbol ligako lehen mailako 1983/1984ko denboraldiaAthletic Club euskal taldeak irabazi zuen, aurreko urteko liga bezala, eta Real Sociedad taldeak lehenagoko bi urteetan (1980-81 eta 1981-82 ligak) irabazi ondoren, euskal taldeen 1980ko bolada ona osatuz (ez zen harrezkero beste liga garaipenik izan 20. mendean).
Athleticen garaipena
1983-84 denboraldia erronka handia izan zen Athleticentzat, aurreko urteko txapelduna zen, baina 1983ko abuztuan uholde ikaragarrian gertatu zen hirian, eta moral puntua ukitua zegoen Bilbon.
Denboraldian zehar Dani kapitainak lesio larria izan zuen eta bi hilabetez egon zen jokatu gabe. Eten handiagoa izan zuen Andoni Goikoetxeak, 18 jardunalditako zigorra, lesioa eragin ziolako Maradonari (FC Barcelonakoa orduan).[1]
Ligako azken partidua Real Sociedad-ekin izan zuen, bigarren honen zelaian, Atotxan. Realak ez zuen ezer jokoan, baina Athletic-ek irabazi beharra zeukan. Athleticeko Iñigo Lizeranzuk ireki zuen markagailua, Athleticen Ligako 3.000. gola izan zenarekin, baina Realeko Pello Uraldek berdinketakoa sartu zuenean, mutu geratu zen estadioa, baita Uralde bera ere ezer ospatu gabe joan zela zelaiaren bere aldera. Euskal taldeen arteko elkartasun giroa zegoen, Athleticek irabaztea nahi zutela guztiek zirudien.[2] Hala 1-2-koa sartu zuen handik minutu batzuetara berriro Lizeranzuk, eta Athleticentzat izan zen partidua eta liga.