2010: The Year We Make Contact (euskaraz 2010: Kontaktua Egin Genuen Urtea) 1984ko Peter Hyams estatubatuar zuzendari, gidoilari eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoitzitako zientzia-fikziozko film bat da. Arthur C. Clarke britainiar idazlearen 2010: Odyssey Two (1982, 2010: Odisea Bi) eleberrian oinarritua dago. Roy Scheider, Helen Mirren, Bob Balaban, John Lithgow, Keir Dullea eta Douglas Rain aktoreek antzeztu zuten.
Stanley Kubricken 2001: A Space Odyssey (1968, 2001: Espazioko Odisea) maisu lana ospetsuaren jarraipena da.
Oscar Sarietarako 5 izendapen jaso zituen: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (zuzendaritza artistikoa: Albert Brenner; set dekorazioa: Rick Simpson), Makillaje onenaren Oscar Saria (Michael Westmore), Efektu berezi onenen Oscar Saria (Richard Edlund, Neil Krepela, George Jenson eta Mark Stetson), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Patricia Norris) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Michael J. Kohut, Aaron Rochin, Carlos Delarios eta Gene Cantamessa).
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
2010. urtea. USS Discovery espaziontzia Jupiterren galdu zenetik bederatzi urte igaro dira, ondorioz AEBetako eta Sobietar Batasuneko astronautez osatutako espedizioa Leonov espaziontzian Jupiterrera bidaliko dute, USS Discovery espaziontziari zer gertatu zaion jakiteko eta HAL 9000 konputagailua erreaktibatzeko asmoz. Helmugara iristean lehen espedizioak ikertzeko asmoa zuen monolito beltz erraldoiarekin topo egingo dute.
Aktoreak
Kanpo estekak