Neguko 2014ko Olinpiar Jokoak gertakari honen XXI. edizioa izan zen. Errusiako Sotxi hirian ospatu ziren jokoak, 2014ko otsailaren 7tik otsailaren 23ra arte.
2007ko uztailaren 4an, Guatemalako Hirian aukeratu zuten non egingo ziren joko haiek.[1] Errusian jokatuko ziren neguko jokoak lehen aldiz. Hala ere, 1980ko Udako Olinpiar Jokoak Moskun izan ziren (garai hartan, Sobietar Batasuneko hiriburu).
Jokoetarako kirol egoitzak Sotxi hirian eta bere inguruan kokatu ziren, bi gune ezberdinetan: kostako gunea eta mendiko gunea.