Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

2024ko Japoniako itsasoko lurrikara

2024ko Japoniako itsasoko lurrikara
Irudia
Map
Motalurrikara
Honen parte daNoto earthquake swarm (en) Itzuli
Data2024ko urtarrilaren 1a (16:10:22 (en) Itzuli. Japan Standard Time (en) Itzuli)
2024ko urtarrilaren 1a (16:10:09 (en) Itzuli. Japan Standard Time (en) Itzuli)
KokalekuNoto penintsula
HerrialdeaJaponia
Lurrikararen momentu sismikoa7,5
Mercalli intentsitate eskalaMercalli scale IX (en) Itzuli
Sakonera bertikal10 km
16 km
Pertsona hilak241
Pertsona zaurituak1.299

2024ko Japoniako itsasoko lurrikara urtarrilaren 1ean 16:10ean JST (07:10 UTC) gertatu zen. 7,5 Mwko lurrikara batek Noto penintsula kolpatu zuen, Ishikawa prefekturan, Japonia[1]. Lurrikarak tsunami bat sortu zuen Japoniako itsasoan[2].

Testuinguru tektonikoa

Noto penintsulako ipar-ekialdeko punta hainbat lurrikaren eremua izan da hiru urtez; lurrikara hau izan da hiru urteetako handiena, 2023ko maiatzean izan zen 6,3 Mwekoa gaindituz.

Japonia Ozeano Bareko, Filipinetako, Okhotskeko eta Amuriako plaken arteko muga konbergentean dago. Uharte-arkuaren ekialdeko eta hego-ekialdeko kostetan, Ozeano Bareko eta Filipinetako plakak subdukzioa gertatzen da Japoniako hobian eta Nankaiko hobian, hurrenez hurren. Honshuko mendebaldeko kostaldea, Japoniako itsasoa inguratzen duena, iparraldetik hegoalderako joera duen muga konbergentea da[3]. Amuriako eta Okhotskeko plaken arteko muga hori subdukzio gune hasiberria da, ekialderantz okertutako zamalkadura failez osatua[4]. Tektonika konbergentea Pliozenoaren amaieratik dago eskualdean[5]. Lurrikarak eta tsunamiak muga osatzen duten zamalkatze failetan gertatzen dira, 6,8 eta 7,9 gradu bitarteko magnitudearekin. 1741, 1940, 1964, 1983 eta 1993an lurrikara eta tsunami handiak gertatu ziren muga horretan, nahiz eta 1741eko tsunamiaren jatorria oraindik eztabaidagai den[6].

Ondorioak

25 eraikin bota zituen lurrikarak. Wajiman hamabost pertsona hil ziren; Suzun, sei; Nanaon, bost; Anamizun, bi; eta Hakuin eta Shigan, bana, prefekturako datuen arabera. Gainera, hamarnaka pertsona ospitaleratu zituzten, eta kalte materialak ere handiak izan dira. Ishikawa prefekturan sute batek 200 eraikini eragin die, eta itzaltzeko arazo handiak izan ziren. Lurrikararen ostean Tsunami alerta piztu zuen Japoniako Gobernuak, baina itsasoaren gorakadak ez zuen kalte handirik eragin.[7]

Erreferentziak

  1. (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
  2. (Ingelesez) «Massive earthquake jolts Japan, triggering tsunami warnings» CNA (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
  3. Mulia, Iyan E.; Ishibe, Takeo; Satake, Kenji; Gusman, Aditya Riadi; Murotani, Satoko. (2020-09-03). «Regional probabilistic tsunami hazard assessment associated with active faults along the eastern margin of the Sea of Japan» Earth, Planets and Space 72 (1): 123.  doi:10.1186/s40623-020-01256-5. ISSN 1880-5981. (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
  4. (Ingelesez) Hurukawa, Nobuo; Harada, Tomoya. (2013-12-01). «Fault plane of the 1964 Niigata earthquake, Japan, derived from relocation of the mainshock and aftershocks by using the modified joint hypocenter determination and grid search methods» Earth, Planets and Space 65 (12): 1441–1447.  doi:10.5047/eps.2013.06.007. ISSN 1880-5981. (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
  5. Tamaki, Kensaku; Honza, Eiichi. (1985-10-20). «Incipient subduction and deduction along the eastern margin of the Japan Sea» Tectonophysics 119 (1): 381–406.  doi:10.1016/0040-1951(85)90047-2. ISSN 0040-1951. (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
  6. Satake, Kenji. (2007-05-01). «Volcanic origin of the 1741 Oshima-Oshima tsunami in the Japan Sea» Earth, Planets and Space 59 (5): 381–390.  doi:10.1186/BF03352698. ISSN 1880-5981. (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
  7. Jon, Ordoñez. (2024-01-02). «Gutxienez 48 pertsona hil dira Japonian izan den lurrikaran» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya