Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

3. taldeko elementu

3. taldeko elementuak taula periodikoko elementu multzo bat dira. D-blokeko beste taldeen modura lau elementuk osatu beharko lukete talde hau baina oraingoz ez dago adostasunik lau hauek zein diren zehazterako orduan. Eskandio (Sc) eta Itrio (Y) beti talde honetan sailkatzen diren arren, zenbaitetan taldea Lantano (La) eta Aktinio (Ac) elementuekin osatzen da, beste zenbaitetan ordea Lutezio (Lu) eta Lawrentzio (Lr) elementuekin.

Ezaugarriak

Elementu familia honek ere zenbait ezaugarri amankomun erakusten ditu elektroien portaerari dagokionez. Oro har, azken elektroi geruzak elektroi konfigurazioa bera du eta portaera kimikorako joera sortzen du honek, hala ere Lawrentzioa salbuespena da bere ezaugarri kimikoak ez baitira oraindik karakterizatu.

Existentzia

Oso kantitate txikietan topa daitezke elementu hauek lurrazalean. Guztiak ezohikoak eta ustiatzeko zailak izan arren Itrioa da ohikoena. Hala ere ez da ohikoa talde honetako elementuen bakantzea eta Itrioaren ustiapena soilik da aipagarria, mundu osoan tona gutxi batzuk ekoizten dira urtero.

Kanpo estekak


Kembali kehalaman sebelumnya