Abentura grafikoa bideo-jokoen munduan fikzio interaktibo generoaren barnean dagoen eta 1980ko hamarkadan sortutako azpigenero bat da. Abentura grafikoen dinamika orokorra kontakizuneko egoera ezberdinetan jazotako hainbat puzzle edo buru-hausgarri konponduz abenturan aurrera egitean datza, horretarako jokalariak ekintza mendu edo antzeko interfaz baten bidez abentura grafikoetako perotagonista, pertsonaia eta objektuetan eragiten du. Abentura grafikoen kontzeptu klasikoan denbora gehienean pertsonaiak hirugarren pertsonaren ikuspegitik ikusten dira, nahiz eta zenbait abentura grafikoetan ere lehen pertsonan ikusiak ziren.
Urrezko aroa
Genero honen urrezko aroa edo gailurra 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdetik (1987. urtea) 1990eko hamarkadaren lehen erdialdera arte doa (1995. urtea), eta Sierra On-Line eta Lucasfilm Games konpainia nagusiak izan zirelarik.
Gainbehera
1995. urtetik aurrera abentura grafikoen gainbehera haso zen, nagusiki PlayStation bideo-joko kontsolen agerpena eta jokalari belaunaldi berriek ekintza azkarragoko eta testurik gabeko jokoak nahiago zituztelako.
Retro moda
Halere, XXI. mendearen hasieratik aurrera abentura grafikoen berpizkunde retro bat bizi izan zen, gehienbat 1990ko hamarkadaren amaiera eta 1990eko hamarkadaren lehen erdialdera nerabeak izan eta orain jada helduak eta asko gurasoak ziren jende ugarik iraganeko oroitzapenak ekarrarazten dizkieten abentura grafikoak. iraganean ez bezala, PC ordenagailuetan doainik eta nahieran jokatzeko aukera baidute, ein handi batean ScummVM simulatzaileari esker.
Gaur egun ere, Alemanian abentura grafikoen zalego handia dago, hauetako askok iraganeko jatorrizko abentura grafikoen eurek programatutako software libreko jarraipenak burutu izan dituztelarik.
Abentura Grafiko nagusiak
Jokoei dagokionez, genero honetako abentura grafiko ezagun edo azpimagarrienak honakoak izan ziren:
Lucasfilm Games
Sierra On-Line
Bestelakoak
Kanpo estekak