Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Adèle Esquiros

Adèle Esquiros

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdèle-Julie Battanchon
JaiotzaParis1819ko abenduaren 12a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1886ko abenduaren 22a (67 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Henri-François-Alphonse Esquiros (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, editorea eta Communarda
KidetzaSociété des gens de lettres (en) Itzuli

Adèle Esquiros, Adèle-Julie Battanchon jaiotzean, (Paris, 1819ko abenduaren 12a - Paris, 1886ko abenduaren 22a) idazle eta kazetari feminista frantsesa izan zen.

Biografia

Adèle Battanchonen gurasoak Marie-Rose Rouvion, 1844an hildako errentaduna, eta Pierre-François Battanchon, 1860an hildako medikuntzako ikaslea, izan ziren. Adèle 1819an jaio zen, eta gurasoak 1822an ezkondu ziren. Bost anai-arreba izan zituen: Pierre-François, musika irakaslea Libournen eta Bordelen, 1864an hila; Gabriel-Félix, irakaslea Genovan; Edmond, pintorea Parisen; Henri, merkataria Buenos Airesen; eta Emilia, Puyko Dubosc jabe batekin ezkondua eta 1864an hila.

Adèle irakaslea eta olerkaria izan zen. Alphonse Esquiros idazle erromantikoa eta ideia sozialista eta errepublikanoen jarraitzailea ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen Parisen 1847ko abuztuaren 7an; baina 1850ean banandu ziren.[1][2]

Zenbait lan idazten ditu: Histoire des amants célèbres (Maitale famatuen historia) eta Regrets, souvenir d'enfance (Oroimina, haurtzaroaren oroitzapenak).

Bigarren Errepublikan, Adèle Battanchon Club des femmes (Emakumeen Kluba), 1848ko apirilean sortutako elkarteko kide aktiboa izan zen. Halaber, urte bereko abuztuan Société de l'éducation mutuelle des femmes (Emakumeen elkarren arteko heziketarako elkartea) elkartea sortu zuen Jeanne Deroin, Eugénie Niboyet eta Désirée Gayrekin batera. Eugénie Niboyet eta Louise Coletekin batera bi egunkariren sorreran parte hartu zuen, La Voix des femmes (1848) eta, geroago, L'Opinion des femmes egunkarienean, hain zuzen.[2][3]

Bere lanik aipagarriena Jules Micheleti emandako erantzuna da: L'Amour (1860).[2]

Parisko Komunan, Adèle Esquiros 18. barrutiko Zaintza Batzordeko kidea izan zen, eta Parisko setioan hiriaren defentsan parte hartu zuen. Auguste Blanquik sortu zuen eta 1870eko irailetik abendura bitartean argitara eman zuten La Patrie en danger egunkarian idatzi zuen. Société des gens de lettres elkarteko kidea izan zen.[4]

1886an hil zen, itsu eta elbarri, miseria gorrian eta bere azken urteetan gizartearen laguntza urriei esker biziraun zuela.[2] Hil zenean, 1.827 franko besterik ez zuen.[1]

Obrak

  • Le Fil de la Vierge, Paris, V. Bouton, 1845, 70 or.
  • Histoire des amants célèbres (Alphonse Esquirosekin batera), Paris, bureau des publications nationales, 1847
  • Regrets. - Souvenirs d'enfance. - Consolation. - Jalousie, (Alphonse Esquirosekin batera), Paris, imprimerie de Bénard, 1849, 2 or.
  • «Un vieux bas-bleu», in Les Veillées littéraires illustrées, tome II : « Choix de romans, nouvelles, poésies, pièces de théâtre etc. etc. des meilleurs écrivains anciens et modernes », Paris, J. Bry Aîné, 1849
  • Les Amours étranges, Paris, A. Courcier, 1853, IV-349 or.
  • «Une vie à deux», par Alphonse Esquiros. «La Course aux maris», «la Nouvelle Cendrillon», «l'Amour d'une jeune fille», «l'Échoppe du père Mitou», par Adèle Esquiros, Paris, Lécrivain et Toubon, 1859, 48 or.
  • L'Amour, Paris, 1860, 107 or.
  • Histoire d'une sous-maîtresse, Paris, E. Pick, 1861, 138 or.
  • Les Marchands d'amour, Paris, Pick, 1865, 224 or.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Adèle Esquiros» artikulutik itzulia izan da, 2022-10-30 data duen 198231893 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-10-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya