Alba María Redondo Ferrer (Albacete, 1996ko abuztuaren 26a) albacetear futbolaria da.[1][2] Aurrelari postuan jokatzen du Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligako lehen mailako Levante Union Deportiva klubean eta baita Espainiako selekzio nazionalean ere.
2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita.[3] [4]
Futbolari ibilbidea
Redondo bere hiriko klubaren, Albacete Fundazioaren, gazte-taldean aurrera egin zuen. 2014. urtean, 17 urteko Redondok bi gol markatu zizkion UD Granadilla Tenerife Sud taldeari 2-0 irabazita eta Lehen Mailarako igoera ziurtatuta.
2019ko ekainean, Redondo Levantera Union Deportivara joan zen, eta bi urteko kontratua sinatu zuen urtebeteko aukerarekin.[5] 2019ko azaroan bi gol markatu zituen EdF Logroñoren aurka, baina konorterik gabe geratu zen partidaren amaieran. Arauzko denbora beterik zegoenean, erorketa ikaragarri baten ondoren, jokalaria posizio txarrean eta buruz behera erori zen. Une hartan, Javi Torres Orriols Levante klubeko fisioterapeuta Albari laguntzera joan zen eta kanporatua izan zen. Azkenik, Redondo bere onera etorri eta jokalekutik oinez atera ahal izan zen.[6] Hurrengo hilabetean, Levanteren zaleek estimatu zuten Redondo, hiriko derbiko garaipenaren gol bakarra markatu zuenean.[7]
Selekzioa
Albacete Fundazioa Klub txiki samar rean jokatu arren, goleatzaile trebea bihurtu zen eta Espainiako futbol-selekzioan atentzioa eman zuen.[8] Senior selekzioarekin, eta Algarve 2019 Koparako ere deitu zuten.[9] 2018-2019 denboraldian desengainua hartu zuen Redondok, Ligako 15 golek ez zutenean eragotzi Albacete Fundazioa sailkapenaren amaieran eta ondoren jaistea. Jorge Vilda hautatzaile nazionalaren 23 jokalariren zerrendatik kanpo gelditu zen FIFA 2019ko Emakumezkoen Munduko Kopan jokatzeko.[10] 2023ko unduko Txapelketarako, ostera, zerrendan egon zen.[4]
Munduko Txapeldunak 2023
2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita. Jokalari hauexek izan ziren munduko txapeldunak: finalean jokatu zuten Cata Coll, Ona Batlle, Irene Paredes, Laia Codina (73. min, Ivana Andrés), Olga Carmona; Teresa Abelleira, Aitana Bonmati; Jenni Hermoso, Alba Redondo (60. min, Oihane Hernandez), Mariona Caldentey (90. min, Alexia Putellas) eta Salma Paralluelo; baita Rocío Gálvez, María Pérez Rabaza, Esther González, Athenea del Castillo, Eva Navarro, Enith Salón, Irene Guerrero, Misa Rodriguez eta Claudia Zornoza ere.[11][4][3]
Bizitza pertsonala
Redondo harremanetan dago Cristina Monleónekin, Valentziako Unibertsitateko irakasle eta prestatzaile fisikoarekin.[12]
Taldeak
Taldea
|
Herrialdea
|
Urtea
|
Fundación Albacete
|
Espainia
|
2013 - 2019
|
Levante Unión Deportiva
|
Espainia
|
2019 - ...
|
Nazioarteko ibilbidea
Nazioarteko golak
Alba Redondo – golak Espainairekin
|
#
|
Data
|
Lekua
|
Aurkaria
|
Score
|
Emaitza
|
Maila
|
1.
|
2019ko urtarrilaren 17a
|
Estadio Cartagonova, Cartagena, Espainia
|
Belgika
|
1–0
|
1–1
|
Lagunartekoa
|
2.
|
2019ko maatzaren 17a
|
Estadio Pedro Escartín, Guadalajara, Espainia
|
Kamerun
|
2–0
|
4–0
|
3.
|
2020ko irailaren 19a
|
Zimbru Stadium, Chișinău, Moldova
|
Moldavia
|
0–6
|
0–9
|
UEFA Women's Euro 2022 Lehiaketa
|
4.
|
2021eko urriaren 26a
|
Kolos Stadium, Kovalivka, Ukraina
|
Ukraina
|
0–6
|
0–6
|
2023 FIFA Emakumezkoen Munduko Lehiaketa
|
5.
|
2021eko azaroaren 25a
|
Estadio de la Cartuja, Sevilla, Espainia
|
Faroeak
|
3–0
|
12–0
|
6.
|
2022ko irailaren 6a
|
La Ciudad del Fútbol, Las Rozas de Madrid, Espainia
|
Ukraina
|
2–0
|
5–0
|
7.
|
3–0
|
8.
|
2022ko azaroaren 11
|
Estadio Municipal Álvarez Claro, Melilla, Espainia
|
Argentina
|
1–0
|
7–0
|
Lagunartekoa
|
9.
|
2022ko azaroaren 15a
|
Estadio de la Cartuja, Seville, Espainia
|
Japonia
|
1–0
|
1–0
|
10.
|
2023ko otsailaren 19a
|
CommBank Stadium, Sydney, Australia
|
Australia
|
2–3
|
2–3
|
2023 Nazioarteko Kopa
|
11
|
2023ko apirilaren 11
|
Estadi Municipal de Can Misses, Ibiza, Espainia
|
Txina
|
1–0
|
3–0
|
Lagunartekoa
|
12
|
2023ko uztailaren 26a
|
Eden Park, Auckland, Zeelanda Berria
|
Zambia
|
3–0
|
5–0
|
2023 FIFA Emakumezkoen Munduko Kopa
|
13.
|
5–0
|
14.
|
2023ko abuztuaren 5a
|
Suitza
|
2–1
|
5–1
|
Nazioarteko Txapelketak
Sariak eta intzatespenak
- 2022-2023 denboraldiko Pichichi saria irabazi zuen Futbol Ligako golegile nagusia izateagatik.[13]
Erreferentziak
Kanpo estekak