Albert-Pierre Sarraut (Bordele, 1872ko uztailaren 28a - Paris, 1962ko azaroaren 26a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1933an eta 1936an.
1907an senataria eta Barne idazkariordea zen eta ez zuen Languedoc-eko mahastizainen matxinadaren errepresioan parte hartu nahi izan. 1912tik 1914ra eta 1917tik 1919ra Frantziar Indotxinako gobernadore orokorra izan zen. 1928a Kolonietako ministroa izendatu zuten.
Bi aldiz izan zen lehen ministro: 1933ko urriaren 26tik azaroaren 26ra eta 1936ko urtarrilaren 24tik ekainaren 4ra.