Alejandro Sanz, benetako izenez Alejandro Sánchez Pizarro (Madril, Espainia, 1968ko abenduaren 18a - ) musikari, musikagile eta abeslari espainiarra da.
Biografia
María Pizarro eta Jesús Sánchezen seme txikiena da. Madrilgo Moratalaz auzokoa da. Bere aitak eragin handia izan zuen musikan Alejandrorentzako. Gaztetan, hainbat taldetan parte hartu zuen, baina bere ibilbide musikala ez zen hasi 1980ko hamarkadaren bukaera arte, Los chulos son pa´ cuidarlos diskoarekin eta Alejandro Magno izenarekin, baina ez zuen zorterik izan.
1991an, Warner diskoetxearekin sinatu eta Viviendo deprisa diskoa atera zuen hamar abestirekin. Horien artean Los dos cogidos de la mano, Pisando fuerte eta Se le apagó la luz abestiak.
1993an bere bigarren diskoa, Si tu me miras, Londresen grabatu zuen. Miguel Ángel Arenas ekoizleak parte hartu zuen lehen diskoan bezalaxe. Diskoak arrakasta handia izan zuenez, 1994an akustiko berezi bat egin zuen, Viviendo deprisa eta Si tu me miras diskotik bost abesti bana hartuz.
1995ean, La fuerza del corazón singlearekin beste herrialdeetan ezaguna egin zen eta Alejandro Sanz 3 diskoak 1.800.000 ale saldu zituen.
1997an Mas diskoarekin, Corazón partío abestiarekin 70 aste egon zen abesti hoberena bezala, munduan 7.300.000 disko salduz.
1998an Malú abeslariari babesa eman zion eta Aprendiz abestia idatzi zion. Malúk 400.000 kopia saldu zituen.
2001an, The Corrs taldearekin lan egin zuen Me iré abestia ingelesez grabatzeko (The hardest) eta The Corrs abestiaren One Night gazteleraz grabatzeko (Una noche).
2003an No es lo mismo atera zuen kalera. 2005ean Shakirarekin lan egin zuen eta arrakasta handia izan zuen. Horregatik, MTV Music Awardsen galaren hasieran abestu zuen.
Kanpo estekak