Aleksandr Ivanovitx Kuprin —errusieraz Алекса́ндр Ива́нович Купри́н— (Narovchat, Penza, Errusiar Inperioa, 1870eko irailaren 7agreg./abuztuaren 26ajul. - Leningrad, Sobietar Batasuna, 1938ko abuztuaren 25a) errusiera idazlea izan zen. Militar izateari utzi zion, eta Gorkiren idazle-taldearekin batera ibili zen. Hasierako ipuinetan eta lehen eleberrian (Erronka, 1905) armadako giroa deskribatu zuen. Hurrengo ipuin eta eleberrietan, errealismora hurbildu bazen ere, joera melodramatikoa agertu zuen, Kiplingen eta Londonen bidetik: Rybnikov kapitaina (1906), Granatez egindako besoko uztaia (1911), Hobia (1910).
Errusiako Iraultzaren ondoren Frantziara atzerriratu zen, eta idazten jarraitu zuen. Eritasunak jo eta hiltzear zela, atzera Errusiara itzultzea erabaki zuen. Beste obra batzuk: Ikasle ofiziala (1928-33), Urrezko oilarra (1932), eta Jeanette (1932-33).
Erreferentziak