Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Alfred Domett

Alfred Domett


4. Zeelanda Berriko lehen ministroa

1862ko abuztuaren 6a - 1863ko urriaren 30a
William Fox - Frederick Whitaker
Bizitza
JaiotzaCamberwell1811ko maiatzaren 20a
Herrialdea Zeelanda Berria
HeriotzaLondres1887ko azaroaren 2a (76 urte)
Hobiratze lekuaKensal Greengo hilerria
Hezkuntza
HeziketaSaint John's College (Cambridge)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, poeta, barristerra eta idazlea
Jasotako sariak

Find a Grave: 244449139 Edit the value on Wikidata

Alfred Domett (Camberwell, Surrey, 1811ko maiatzaren 20a - Londres, 1887ko azaroaren 2a) zeelandaberritar idazle eta politikaria izan zen. Zeelanda Berriko premierra izan zen 1862tik 1863ra.

Ingalaterran jaio zen eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mendebaldeko Indietan bidaiatu ondoren, 1841ean Zeelanda Berrira emigratu zuen. 1855etik 1866ra Parlamentuko kide izan zen eta kolonian beste kargu batzuk izan zituen, hala nola Idazkari Koloniala eta Kontseilu Legegileko kidea. Zeelanda Berriko laugarren premierra izan zen 1862ko abuztuaren 6tik 1863ko urriaren 30era.

Robert Browning olerkiaren laguna izan zen. Zeelanda Berrian Nelson Examiner egunkariaren editorea izan zen, eta estatistikei eta koloniaren lege-testuei buruzko tratatuak argitaratu zituen. Ranolf and Amohia, a South Sea Day Dream poema epikoaren eta beste olerkigintza liburu batzuen egilea ere izan zen.

Kembali kehalaman sebelumnya