Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Aminoazido

Aminoazido baten oinarrizko egitura

Aminoazidoa amino taldeaz (NH2) eta karboxilo taldeaz (-COOH) osaturiko gai elkartua da eta proteinak osatzen dituzten monomeroei deritze.

Inguru zelularrean, pH=7 egoeran, aminoazidoek ionizazio dipolarra dute Egoera ioniko hori aldatu egiten da pH-aren arabera. Gluzidoak bezalaxe L (cis) eta D (trans) motakoak daude NH2 taldearen kokapenaren araberakoa, eskuinean egonez gero D eta ezkerrean L. Naturan aurki daitezkeen 20 aminoazidoak L motakoak dira.

Gai elkartu hauek solido, kristalino eta hidrosolugarriak dira. Aktibitate optikoa ere badute, hau da, argi polarizatua desbideratzeko gai dira (estereoisomeria) . Propietate kimiko bereziak dituzte, adibidez, disoluzio basikoetan azidoak bailira jokatzen dute, eta azidoetan alderantziz.


Egitura kimikoak


(+) Alanina (Ala, A)

(+) Arginina (Arg, R)

(—) Asparagina (Asn, N)

(+) Azido aspartikoa (Asp, D)

(—) Zisteina (Cys, C)

Glizina (Gly, G)

(+) Azido glutamikoa (Glu, E)

(+) Glutamina (Gln, Q)

(—) Histidina (His, H)

(+) Isoleuzina (Ile, I)

(—) Leuzina (Leu, L)

(+) Lisina (Lys, K)

(—) Metionina (Met, M)

(—) Fenilalanina (Phe, F)

(—) Prolina (Pro, P)

(—) Serina (Ser, S)

(—) Treonina (Thr, T)

(—) Triptofanoa (Trp, W)

(—) Tirosina (Tyr, Y)

(+) Balina (Val, V)

Jokabide kimikoa /anfoteroa

Aminoazidoak anfoteroak dira, hots, inguruneko pH-aren arabera azido edo base bezala jardun dezakete.

Inguruneko pH-a azido denean, aminoazidoak base bezala jarduten du, protoi-hartzaile baita. Karga positiboa du, eta katioia da.

Inguruneko pH-a basikoa bada, aminoazidoak azido moduan jarduten du, protoi-emailea baita. Karga negatiboa du, eta anioia da.

Aminoazido bakoitzak pH espezifikoa du (puntu isoelektriko) non karga positiboak eta negatiboak neutralizatzen diren, aminoazidoa neutroa izanik (zwitterion).

Sailkapena

Egitura kimikoaren arabera

R erradikalaren arabera bi taldetan sailka ditzakete:

Polaritatearen arabera

Aminoazidoek R erradikal polarra ala ez-polarra eduki dezakete:

  • R polarra: serina, treonina, zisteina, asparagina, glutamina eta tirosina
  • R ez-polarra: alanina, balina, leuzina, isoleuzina, prolina, fenilalanina, triptofano eta glizina.

Haien beharraren arabera

Gizakiak aminoazido batzuk dietaren bitartez hartu behar ditu, ez baita gai horiek sintetizatzeko. Aminoazido horiek esentzialak edo funtsezko aminoazidoak dira, eta gizakiaren kasuan hauek ditugu: balina, leuzina, treonina, lisina, triptofano, histidina, fenilalanina, isoleuzina eta metionina.

Landareek ez dute aminoazido esentzialik, denak sintetizatzen baitituzte. Bakterioek eta animaliek, ordea, aminoazido batzuk dietaren bidez berenganatu behar dituzte.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya