Zierbena Arraun Elkartean hasi zen arraunean eta 2016an Donostiako Arraun Lagunak elkarteak fitxatu zuen. Aurreneko bi denboralditan estropada batzuk egin zituen, tartean Kontxako Banderatan. 2018an patroi titularra bihurtu zen eta 2019an denboraldi bikaina osatu zuten bigarren eginez Ligan eta Kontxan. 2020an denboraldi apalagoa egin ondoren 2021ean Kontxa, Liga eta txapelketak irabazi zituen[2][3]. 2023an berriz irabazi zuen Liga eta aurrenekoz Zarauzko Ikurrina[4]. Denboraldia borobiltzeko bigarren aldiz Kontxako Bandera eskuratu zuen, errekorra ezarriz gainera.
2024an Arraun Lagunakek txapelketa guztiak eta Ligako bandera guztiak irabazi zituen, Zarauzko jardunaldi bat ezik. Kontxako Banderan er oso nagusi izan zen.