Andrei Andreievitx Gromyko (errusieraz: Андре́й Андре́евич Громы́ко; bielorrusieraz: Андрэ́й Андрэ́евіч Грамы́ка, Andrei Andreievitx Hramika; Starye Gromyki, 1909ko uztailaren 18agreg./uztailaren 5ajul. - Mosku, 1989ko uztailaren 2a) Sobietar politikaria izan zen.
Diplomaziako karguak izan ondoren, Dumbarton Oakseko bileran sobietarren ordezkari nagusia izan zen, eta Nazio Batuen Erakundearen sorrera prestatu zuen. Sobietar Batasuneko ordezkari iraunkorra izan zen Segurtasun Kontseiluan (1946-1948). Atzerriko ministro orde eta Ingalaterran enbaxadore izan ondoren, 1957an Sobietar Batasuneko Atzerriko ministro izendatu zuten. 1973an Politburoan sartu (1988an baztertu zuten) eta Sobiet Goreneko Presidiumeko lehendakari izendatua izan zen (1985-1988).
Erreferentziak
Kanpo estekak