Arakil[1] ibaia Sakanako harana zeharkatzen duen ibaia da. Altsasun Zirauntza eta Altzania ibaia batzean sortzen da, nahiz eta izena Bakaikutik aurrera eman ohi zaion.
Arga ibaiaren adarra da, eta Iberon bat egiten du harekin.
Geografia
Ezaugarriak
Ibaiak guztira 79 km-ko ibilbidea eta 813 km²-ko arroa ditu, horietatik 706 Nafarroan daudenak. Urteko emaria handia da: Asiainen 984 hm³, batez bestekoa 30,912 m³/s izanik. Askotan ur-goraldiak ditu (batez beste 14 urtero), nahiz eta ez diren luzeak (2,5 egun/ur-goraldi). klima ozeanikoaren prezipitazioen ondorioz normalean azaro eta abendu artean dira[2].
Zeharkaturiko udalerriak
Ibaiadarrak
Erreferentziak
Kanpo estekak