Ariadna[1] (grezieraz: Ἀριάδνη; latinez: Ariadne; euskaraz: Arene) Minos, Kretako erregearen, eta Pasifaeren alaba zen,[2] Fedraren ahizpa.
Mitoa
Minosek eta Pasifaek, Kretako errege-erreginek, bere semea, Androgeno, hilketa batean galdu zuten eta gero, Atenas eraso zuten. Bakearen truke, atenastarrek, 7 mutil eta 7 neska gazte eman behar zituzten urtero Minotauroa elikatzeko. Minotauroa Labirintoan bizi zen. Behin, Teseo, Egeo, Atenasko erregearen sema, boluntario gisa aurkeztu zuen bere burua beste neska-mutilekin bere herrialdea tribututik askatzeko.
Ariadna, Teseorekin maiteminduta, Minotauro hilez gero Labirintotik irteten lagunduko zion haria eman zion Teseori berarekin ezkonduko zela zin egin ziolako. Teseok Ariadna berarekin eraman zuen Kretatik ihes egitean baina, ondoren gertatu zenari buruz bi bertsio daude: batean, Palasek aginduta, Aridana abandonatu zuen neskak bere buruaz beste egin zuen. Beste bertsio batean, Naxos uhartean utzi zuen han hil zezan, baina lo zegoela Dionisok ikusi zuen, errukitu, eta salbatu ondoren, biak ezkondu zituen Afrodita berak. Ezkontza horretan, Dionisok geo konstelazioa bihurtuko zen koroa eman zion Ariadnari: Corona Borealis, hain zuzen. Hainbat bertsio daude Teseoren jarrera zuritu edo azaltzen saiatzen direnak.
Nola nahi ere, Ariadnaren mito zaharrenetan ez da ezer agertzen Teseori buruz, eta bia, ordea Dionisorekin duen erlazioari buruz.[3]
Egile batzuek diotenez bi Ariadna egon ziren: Dionisoren emaztea, Perseok hil zuena, eta Teseorekin maitemindu zen printzesa eta bi belaunaldi geroago jaioko zena.[4]
Mitologia erromatarrean, Ariadna Libera jainkosaren parekoa da. Erromatar poetek beraien Libera Ariadna greko-minoikoarekin lotu zuten.[4]
Ariadna artean
Ariadnak ez zuen funtzio nabarmena izan erlijio klasikoan, bai ordea, artean.
Antzinako poeta eta artista greziarrek atsegin zuten Ariadna Naxo irlako itsasertzean lo erretratatzea, Dionisosek maitasunez eta miresmenez begiratzen zion bitartean. Ariadnaren istorioa Europako artista, idazle eta konpositoreek jaso zuten geroago, horien artean Richard Straussek bere Ariadne auf Naxos operan (1912; Ariadne Naxosen).
Eszena horretaz gain, antzina, Ariadna Dionisoren ezkontide bezala agertzen zen, batzuetan euren seme-alabekin.[5]
Irudiak
-
Tizianoren Bako eta Ariadna
-
The Golden Fleece and the Heroes Who Lived Before Achilles liburuko ilustrazioa. 1921.
-
Jean-Baptiste Aubry-Lecomte, Anne-Louis Girodet-Triosonen arabera (1767-1824). Araidana abandonatua. Paris, Carnavalet museoa.
-
Ariadna lotan. Greziar garai helenistikoko eskultura baten erromatar kopia,
Hadrianoren garaikoa (K.o. 76-138). Eskultura ezezaguna, Pergamoko eskolakoa.
-
Ariadna eta Dioniso indiarren aurka borrokan. K.o. IV: mendea. Mosaiko handiago bateko enblema. Villa Ruffinellatik gertu aurkitu zuten, Tusculumen, Italian. Erromako Museo Nazionalean, Massimo alle Terme jauregian.
-
Dioniso eta Ariadna anfora batean. K.a. VI. mendea. Louvre museoa.
-
Dionisiok Ariadne aurkitzen du Naxoen. K.o. 200-250. Tesalonika
-
Bako eta Aridana Ponpeiako horma-irudi batean
-
Gido Renniren Bako eta Ariadna
-
Bako egta Ariadne. Joseph Mallord William Turner (1775–1851). Tate gallery.
-
Ariadne. Edward Burne-Jones (1833–1898). Toronto. Ontario arte galeria.
-
Ariadna Teseoa Minotauroarekin borrokan ari delarik ikusten.Johann Heinrich Füssli (1741–1825).
-
Teseo eta Ariadna. Willoughby Vera - 1925
Ikus, baita
Erreferentziak
Kanpo estekak