Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Arnaut Abadia

Arnaut Abadia
Bizitza
JaiotzaBithiriña1843ko apirilaren 15a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBelokeko monasterioa1916ko martxoaren 2a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakapaiza, irakaslea eta idazlea

Arnaut Abadia (Bithiriña, Nafarroa Beherea, 1843ko apirilaren 15a - Belokeko monasterioa, Ahurti, Lapurdi, 1916ko martxoaren 2a) apaiza, irakaslea eta euskal idazlea izan zen.

Bizitza

Bithiriñako Garatia etxean jaio zen, laborari familia batean. Hamasei urte inguru zituela Larresoroko Apaizgaitegi Tipian sartu zen. 1868ko ekainaren 6an, Baionako Apaizgaitegi Handian apaiztu zen. 1871n Apaizgaitegi Handiko filosofia irakasle izendatu zuten, eta 1876an ekonomo. 1880an Larresoroko Apaizgaitegi Tipiko zuzendari izendatu zuten. Horrez gainera, filosofia irakasle ere aritu zen ikastetxe horretan. Frantziako Estatuaren eta Elizaren arteko bereiztearen arazoa zela eta, 1906an Larresoroko egoitza utzi behar izan zuten. Apaizak, luze gabe, Belokeko monasterioan kokatu ziren eta bertan hil zen Abadia, 1916ko martxoaren 2an.[1]

Idazlanak

1890ean Aphezac soldado izenpetu gabeko panfletoa kaleratu zuen, eta 1892an Hazparneko Kalbarioa liburuan prediku bat argitaratu zioten. Baina bere lanik gehienak Eskualduna astekarian plazaratu zituen. Izan ere, 1892tik 1908ra, nekazaritzari buruzko 751 zutabe idatzi zituen aldizkari horretako Laborarier sailean.[2] Euskal prosa zientifikoaren aitzindarietako bat izan zen arren, oso idazle ahaztua izan da.[1]

Erreferentziak

  1. a b Kepa Altonaga: Arnaud Abadia jaun kalonjearen Sathorra (1892) EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
  2. Ilargi AGUIRRE: «Itzalean geratutako idazlea»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2011-12-27.
Kembali kehalaman sebelumnya