Arrigo Boito, Enrico Giuseppe Giovanni Boito jaioa (Padua, 1842ko otsailaren 24a - Milan, 1918ko uztailaren 10a) italiar olerkari, kazetari, eleberrigile, libretogile eta musikagilea izan zen. Scapigliatura mugimenduko kide izan zen.
Musika ikasi zuen Milango Kontserbatorioan Alberto Mazzucatorekin 1861 arte. 1866an Giuseppe Garibaldirekin borrokatu zuen Zazpi Asteetako Gerran. 1887 eta 1894 artean Eleonora Duse aktorearen maitalea izan zen. 1889tik 1897ra Parmako Kontserbatorioko zuzendaria izan zen.
1867an estreinatu zen Mefistofele opera konposatu zuen eta Nerone opera amaitu gabe utzi zuen. Batez ere, Verdiren bi operarentzat idatzi zituen libretoengatik da ezaguna, Otelo eta Falstaffentzat eta Amilcare Ponchielliren operarentzat libretoa, La Gioconda.
Libretoak
)