Arthur Tedder (Glenguin, Stirlingshire, 1890ekouztailaren 11 - Banstead, Londres, 1967koekainaren 3a) britainiar mariskala izan zen. 1936tik 1938ra, Britainiako Aireko Armadako buru izan zen Ekialde Urrunean, 1940-1941ean Ekialde Hurbilean, eta 1941-1943an Libian. Bigarren Mundu Gerran, Aliatuen Aireko Armadako komandante izan zen Tunisian eta Italian, eta 1943an Eisenhowerren laguntzaile izendatu zuten. 1945ean, mariskal izendatu zuten.