Jauregia dorrea: Altube eta Bergantza ibaiek bat egiten duten puntuan dago. 1625 urtean Hortuño de Ugarte y Martinez de Iturriaga zen dorrearen jabea. XVIII. menderarte Ugartetarren dorrea izan zen, ondoren Lekandetarrak eta Arriagatarrak bizi izan ziren bertan.
Ahuntz Eguna
1996tik herrian "Ahuntz Eguna" ospatzen dute ekainaren aldean, animalia honen inguruko azoka antolatuz. Ekitaldien artean, Gorbeia aldeko arrazak diren Azpizuri eta Azpigorriren arteko lehiaketa eta Garrastatxuko baselizara egindako ibilaldia ditugu, besteak beste.
Belaiki
Belaiki herriko euskara elkartea da, Baranbio eta Amurrioko euskaldunak eta euskaltzaleak biltzeko asmoz sortutakoa.