Basahatearen kumulua (edo Messier 11, edo M11 edo NGC 6705) Scutum konstelazioko kumulu ireki bat da. Haren itxurazko magnitudea V bandan 6,32 da (iragazki urdina). Gottfried Kirchek aurkitu zuen 1681ean, eta Charles Messierrek bere katalogoan sartu zuen 1764an.
Kumulu ireki ezagun trinkoenetako eta aberatsenetako bat da: 2.900 izar inguru ditu. Uste da 220 milioi urte inguru dituela. Izar bero urdin eta zuriz osatuta dago, baina baditu horixkak eta laranjak ere.
29,49 km/s-ko abiadura erradiala du; beraz, Lurretik urruntzen ari da 160 km/h-ko abiaduran. Abiadura hori Esne Bidearen gunearen inguruan duen higidura orbitalaren eta Eguzkiaren eta Lurraren berezko abiaduren konbinazioaren ondorioz gertatzen da.