Basaltoaarroka igneo bolkaniko ilun bat da. Arroka bolkaniko ugariena da, bai eta igneo ugariena ere, Lurreko gainazalaren % 70 osatzen baitu. Lurrazal ozeanikoa basaltoz osaturik dago.
Laba basaltikoak ur-azpian solidotzen direnean kuxin-laba izenez ezagutzen den formazioa ematen da. Euskal Herrian hauek Elgoibar inguruan eta Sopelako hondartzaren Ekialdeko aldean aurki daitezke. Pillow-laba hauek bakuola kontzentrikoak izan ohi dituzte eta forma biribilduak.
Laba basaltikoak fluxu bat eratzen duenean azpiko aldea solidotu eta espazio gutxiago behar duenez zutabe erako egiturak osatzen ditu. Zutabe hauen oina hexagonala izan ohi da. Munduan badira hainbat adibide famatu, adibidez IrlandakoErraldoien Galtzada (Giant's Causaway). Euskal Herrian Fruizen aurki daitezke.
Lurreko beste arroka gehienen aldean basaltoak meteorizazio nahiko handia jasaten du. Aireak eta urak burdinetan aberatsak diren mineralak oxidatzen ditu baina era berean kaltzio, sodio eta magnesio katioiak askatzen ditu eta azidotasunaren aurrean buffer ahalmen handia erakusten du.
Erabilera
Basaltoa eraikuntzan erabili izan da tradizionalki, hala Mexikoko edo Egiptoko kultura zaharretan.
Gaur egun basaltozko zuntzak egiten dira eta hormigoia sendotzeko erabiltzen da, bai eta suari aurre egiteko auto eta espaziountzietako teknologian ere.
Ilargian eta Marten
Lurretik begiratuta Ilargian ikusten diren ilargi-itsaso ilunak laba basaltikoaren eremu zabalak dira. Lurreko basaltoak baino burdin proportzio handiagoak ditu, FeO-ren ehunekoa 17 eta 20 artekoa baita. Titanioa ere aurkitzen da %1-13 artean. Itxura exotikoa azaltzen du, ez baitago ioxidaturik ez eta hidrataturik ere.
Ilargiko basaltorik zaharrenak 4.200 milioi urte ditu baina ikus daitekeen gehiengoa 3.000 - 3.5000 milioi urte artean sortu zen. Azken erupzioak duela 1.200 milioi urtekoak direla pentsatzen da.
Marten ere ohikoa da gainazalean basaltoa aurkitzea.