Beat Belaunaldia (ingelesez: Beat Generation) kontzeptua XX. mendeko 50. eta 60. urtetako Ameriketako Estatu Batuetako idazle talde bat sailkatzeko erabili izan da. Taldea izan ezik kultura fenomeno bat ere izan zen. Sexuak, drogak, Jazz musikak eta ekialdeko filosofiak batu zituen mugimendu horren inguruan ibilitakoak.[1] 60ko hamarkadan AEBetako kultura giroa astindu zuen mugimendua izan zen, aurreko joerak erabat apurtuz.[2]
"Beat" hitza idazleek berek onartutako izendapena izan zen. John Clellon Holmes-ek jendarteratu zuen artikulu batean, eta Kerouacek berak aipatu zuen On the Road liburuan. 'Beat' hitzak askotariko adierak ditu: beatifikatua, zafratua, erritmikoa… Beat belaunaldiko kide guztien ezaugarria askatasun-egarria izan zen eta askatasun hori literatura-formen bilaketara bideratu zuten, Iñigo Roque itzultzailearen hitzetan.[3]
Ezaugarriak
Besteak beste, hauexek ziren mugimendu hori definitzeko erabilitako ezaugarriak:
Bere estetika masa-kulturak eta klase ertainak xurgatu zuten berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta hirurogeiko hamarkadaren hasieran. On the Road, adibidez, gazteek gurtzeko obra bihurtu zuten. Askapen espiritualari egindako kantuak sexu-askapenea bideratu zuen; halaber, emakumearen eta beltzen askapen-mugimenduen katalizatzaile gisa jokatu zuen, hippy mugimendua eta kontrakulturaren igoera, eta zeharka homosexualen askapena indartu zituen.