Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Beherantz quark

Beherantz quark
Elkarreraginakelkarreragin nuklear indartsu, elkarrekintza elektromagnetiko, elkarrekintza nuklear ahul eta grabitazio
Antipartikuladown antiquark (en) Itzuli
Aurkitua 
Masa inbariantea4,7 MeV/c²
Karga elektrikoa−0,33333333333333 e

Beherantz quarka (d quarka ere deitua ingelesezko down quark izenetik) quarken lehen belaunaldiko funtsezko partikula bat da. Funtsezko kargaren −⅓ko karga elektrikoa eta ½ko espina du, ondorioz fermioi bat delarik eta Pauliren bazterketa printzipioa betetzen duelarik. Gorantz quarkarekin eta elektroiekin batera ikus dezakegun eta eratuta gauden materia guztia osatzen dute, hiru partikula hauek oso egonkorrak baitira eta ez baitira gehiago desegiten edo erortzen.

Quark guztiek bezala behe quarkak kolore karga du eta elkarreragin nuklear indartsua sentitzen du gluoiak igorri eta xurgatuz. Behe quarkek karga gorri, berde edo urdina dute, eta behe antiquarkek karga antigorri, antiberde edo antiurdina. Elkarreragin hau sentitzean partikula hau ez da isolatuta ikusten, baizik eta beste quark bat edo birekin hadroiak eratuz. Eratzen diren hadroien masaren gehiena kolore eremuaren energiatik dator (Einsteinen ekuazio ospetsuak dioen bezala energia eta masa gauza bera dira) eta ez quarketatik beraietatik.

Gorantz eta beherantz quarken existentzia Murray Gell-Mannek eta George Zweigek 1964an iragarri zuten, quark eredua garatu zutenean, eta goi quarken lehen ebidentzia SLACean 1967an eginiko esperimentuetan lortu zen.

Behe quarkak dituzten hadroiak

  • Mesoiak
    • Pioi kargatuek (π±) behe quark edo antiquark bat dute eta pioi neutroak (π0) bien konbinaketa lineal bat.
    • Kaoi kargatuek (K±) behe quark edo antiquark bat dute
    • Eta (η) eta eta prima (η') partikulak behe quarkak eta euren antiquarkak dituzten konbinaketa linealak dira.
    • Rho mesoiek±)kargatutako pioien konposaketa bera dute, baina konposatutako partikulak 1 espina du eta ez 0.
    • D mesoi neutroak (D0) eta B mesoi kargatuek (B±) ere behe quark eta antiquarkak dituzte.
  • Barioiak
    • Protoia (p) bi goi quark eta behe quark batez osatua dago, eta neutroia (n), bi behe quarkez eta goi quark batez.
    • Delta barioi neutroek (Δ0), positiboek (Δ+) eta bikoizki positiboek (Δ++) bat, bi eta hiru behe quark dituzte hurrenez hurren.
    • Lambda partikula neutroak (Λ0) goi quark bat du. Lambda positibo sorgindu partikulak (Λ+c) eta behe lambda neutroak (Λ0b) beste horrenbeste.
    • Sigma partikula neutroak (Σ0) eta positiboak (Σ+) bat eta bi behe quark dituzte hurrenez hurren.
    • Xi partikula neutroak (Ξ0) eta xi positibo sorginduak (Ξ+c) behe quark bana dute.
    • Aurreko barioien antipartikulek bejhe antiquarkak dituzte.

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya