Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

BigBlueButton

 'BigBlueButton'
Jatorria
Sorrera-urtea2007
Argitaratze-data2007
Azken bertsioa2.7.15
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaJavaScript, Scala (mul) Itzuli eta Java (mul) Itzuli
Sistema eragileaLinux, UNIX-moduko, Microsoft Windows eta MacOS X
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU Lesser General Public License
Euskaraz
EuskarazBai

https://bigbluebutton.org/
Facebook: bigbluebutton Twitter: bigbluebutton Mastodon: bigbluebutton@fosstodon.org Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/bigbluebutton/bigbluebutton

BigBlueButton kode irekiko web konferentziarako sistema da. GNU / Linux sistema eragilean oinarrituta dago. Bideokonferentziak egiteko sortua dago eta batez ere irakaskuntza plataformekin bat egiteko sortu zen. Irakasteko eta ikasteko edukiak kudeatzeko sistema garrantzitsu askorekin integrazioak ditu, Moodlerekin, esate baterako[1].

BigBlueButtonek audioak eta bideoak partekatze sistema anitz onartzen ditu, arbela digitaletan aukera hedatuak dituzten aurkezpen digitaletarako gehigarriak (hala nola, erakuslea, marrazteko aukera eta seinalatzea eta markatzea...). BigBlueButton honek txata publiko eta pribatuak egiteko balio du, mahaigaina partekatzeko, VoIP integratua FreeSWITCH erabiliz eta PDF dokumentuak eta Microsoft Office edo LibreOffice dokumentuak aurkezteko laguntza eskaintzen du. Gainera, erabiltzaileak bi roletako batetan sartu ahal izango dira bideokonferentziara: partaide arrunta bezala edo moderatzaile bezala.

Partaide arrunt gisa, erabiltzailea ahots-konferentziara elkartu daiteke, webgunea partekatu, eskua altxatu eta besteekin berriketan aritu, etab.

Moderatzaile gisa, erabiltzaile batek beste batzuk isilarazi / desaktibatu ditzake, edozein erabiltzaile saiotik bota dezake eta edozein erabiltzaile ahaldundu egin dezake aurkezle gisa aurkeztuz. Aurkezleak diapositibak kargatu ditzake eta aurkezpena kontrola dezake.


Izena

BigBlueButton izena sortzerakoan buruan zeukatena irudikatzen du: bideokonferentzia bat hastea pantailako botoi urdin metaforiko handi bat sakatzea bezain erraza izan beharko luke.

Historia

2007. urtean proiektua Carleton Unibertsitatean hasi zen, Technology Innovation Management program delakoaren baitan. Lehen bertsioa Richard Alam izeneko batek argitara eman zuen (hasieran Blindside project izena zuen) Tony Bailetti irakaslea izan zen proiektuko zuzendaria, gainbegiratzailea.

2009an Richard Alam, Denis Zgonjanin, eta Fred Dixon programatzileek BigBlueButton iturburu-kodea Google Code biltegira kargatu zuten. Horrekin batera, Blindside Networks enpresa sortu zuten. Enpresa horrek kode irekiko negozio eredua proposatu zuen.

2010ean, garatzaileek arbel bat gehitu zuten kargatutako aurkezpen digitalean bat-bateko ekarpenak egiteko. Jeremy Thomersonek aplikazioen programazio interfazea (API) gehitu zuen eta horri esker, BigBlueButton komunitateak gero aukera aprobetxatu zuen Sakairekin integratzeko, eta bide beretik, WordPress, Moodle 1.9, Moodle 2.0, Joomla, Redmine, Drupal, Tiki Wiki CMS Groupware, Foswiki, eta LAMS aplikazioetarako integrazioak sortu ziren.

Urte horretan, Googlek BigBlueButton onartu zuen Google Summer of Code programan. Beste programatzaileen ekarpenak sustatzeko, garatzaile nagusiek iturburu kodea Google Codetik GitHubera eramatea erabaki zuten. Proiektuak iragarri zuen bere asmoa: Irabazi Asmorik Gabeko BigBlueButton Fundazioa sortuko zutela. Adierazi zuten software librean ohikoak diren irabai asmorik gabeko fundazio horrek zainduko zuela, gainbegiratuko zuela proiektuaren etorkizuneko garapena.

2011n kode garatzaileek erregistro- eta erreproduzitzeko gaitasunak gehituko zituztela iragarri zuten BigBlueButton 0.80 bertsioari.

2012an BigBlueButton 0,80 argitaratu zen.

2013an BigBlueButton 0,81 argitaratu zen.

2014an BigBlueButton 0,90-beta argitaratu zen.

2015ean BigBlueButton 0.90 argitaratu zen.

Integrazioa beste aplikazio batzuekin

BigBlueButton honek Moodlen integratzeko aukera eskaintzen du.
  • Chamilo (Urruneko Irakaskuntza Kudeatzeko Sistema).
  • DoceboLMS (Saas / Cloud Learning Management System, hau da Urruneko Irakaskuntza Kudeatzeko Sistema).
  • Drupal (Edukiak Kudeatzeko Sistema).
  • ILIAS (Urruneko Irakaskuntza Kudeatzeko Sistema).
  • Moodle (Urruneko Irakaskuntza Kudeatzeko Sistema).
  • Mattermost (Web bidezko txat zerbitzua).
  • Sakai proiektua (Urruneko Irakaskuntza Kudeatzeko Sistema).
  • Tiki Wiki CMS Taldeka (Edukiak Kudeatzeko Sistema).
  • Qwerteach (Saas / Tutoretza plataforma).
  • WordPress (Edukiak Kudeatzeko Sistema, webguneak, blogak eta.).

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Librezale.eus: Komunikazio eta elkarlanerako tresnak.
Kembali kehalaman sebelumnya