Bilbaobizi Bilboko Udalaren menpeko bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoa da. Nextbike enpresa pribatu alemaniarrak kudeatzen du. 450 bizikleta eskaintzen ditu, guztiak pedalei eragiteko laguntza sistemaz hornitutakoak. Gaur egun 40 mailegu puntu ditu.
Zerbitzua 2018ko urriaren 27an jarri zen martxan, ordura arte zegoen Bilbon Bizi zerbitzua ordeztuz, eta horrekiko hainbat hobekuntza ezarriz, hala nola 24 orduko zerbitzua, bizikleta eta mailegu puntu gehiago.[ 1]
Mailegu puntuak
Gaur egun 35 mailegu puntu daude zerbitzuan.
Inaugurazioa eta ondorengo handipenak
2018ko urriaren 27an Bilbaobizi zerbitzua jarri zen martxan, 31 mailegu puntu martxan jarriz.
2019ko urtarrilaren 25ean lau mailegu puntu berri ireki ziren: Arangoiti , Erriberako Merkatua , Eskurtze parkea eta Zorrotzako polikiroldegian.[ 2]
Urte bereko martxoaren 1.an bost mailegu puntu gaineratu ziren: Ramón Rubial, Basarrate , San Nikolas , Moyua eta Zorrotzaurren .[ 3] [ 4]
Funtzionamendua eta zerbitzuak
Denbora
Bizikleta hartu eta jarraian gehienez 60 minutuz erabil daiteke, hortik gora zigorrak ezartzen direla.
Bi tarifa ezarri dira, Bilbo udalerrian erroldatuta egotearen arabera. Ordainketa banku-txartelarekin edo helbideratuta egin daiteke.
Bilbon erroldatuentzako: 20€/urtean
Bilbon ez erroldatuentzako: 25€/urtean
Ordutegia
Zerbitzuaren hasieratik zerbitzua 24 orduz erabilgarria da.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Errepideak Autobusak Burdinbideak Itsas garraioa Aerodromoak Bestelakoak Guneak
Euskal Herriko bizikleta alokairu zerbitzuak