Bilboko Udalaren lehenengo euskara eskolak, haurrei zuzenduta, 1918an antolatu ziren. Proposamena karlistek eta jeltzaleek eraman zuten udaletxera eta haien botoekin atera zen aurrera. Eskuinekoek eta ezkerrekoek aurka bozkatu zuten; saluespen bakarra Antxon Bandres zinegotzi errepublikazalea izan zen. Proposamena martxoaren 5ean aurkeztu zen udal bilkuran. Eskolak urrian hasi ziren eta 1936 arte mantendu ziren.[1]
Antolaketa
Proosamena aurrera atera zen eta proiektua Irakaskuntza Publikoaren batzordearen esku gelditu zen. Bilboko eskoletan euskara eman ahal izateko sei mila pesetako aurrekontua egin zen. Hasieran proposamena hauxe zen: Muxika eta Indautxuko eskoletan bina talde sortuko ziren, neskena eta mutilena alegia. Talde bakoitzak 40 toki zituen. Ikasleak 10 eta 13 urte arteko umeak izango ziren. Lau irakasle kontratatuko ziren. Eskolak borondatezkoak izango ziren eta irailaren 1ean hasiko ziren, ekaina arte. Eskolak gutxienez ordubete eguneko izango ziren. Uztailan azterketak (ahozkoa eta idatzikoa) egin behar ziren. Ekainean araudia onartu zen.
Lehenengo irakasleak
Historia
1918an proba gisa hasi bazen, ekimena laster indartu zen, irakasle eta ikasle gehiago hartuz. Ekimenaren ibilbidea frankistek hiria okupatu arte mantendu zen. Salbuspena 1935ean eman zen; urte horren urtarrilean, Ardoaren gerra (1934) zela eta, Espainiako Gobernuak Bilboko Udala bertan behera utzi zuen, udal gestora bat izendatuz. Izendatutako gestorak ekimena bertan behera utzi zuen baina, 1936an, martxoaren 18an, udal batzar berriarekin, euskara eskolak berriro ere martxan jarri ziren.
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpo estekak