Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Billabong Pro Mundaka

Billabong Pro Mundaka
Irudia
Motakirol txapelketa
HerrialdeaEspainia
KirolaSurf

Billabong Pro Mundaka ASP World Tourreko bederatzigarren proba zen. Urriro Mundakan egiten zen, hilaren lehenengo hamabostaldian.

Proba bitan eten egin behar izan zuten: lehendabizikoz, 2001ean (irailaren 11ko atentatuak zirela eta) eta bigarrenez, 2005ean, olatuen egoera zela eta. 2008an betirako eten zen, ezker olatuaren kalitatea ona ez zela argudiatuta.

ASPeren 2005eko deuseztapena

2003an Murueta Ontzigintzak ia 300.000 metro kubiko harea drainatu zuen Urdaibai itsasadarrenaren bokaletik. Hori zela eta, 400 metroko ohiko ezker olatuak 40 metrotara izatera pasa zuen, eta ia desagertu ere. Hori zela eta, ASP erakundeak eten zuen Mundakako txapelketa.

Mundaka herriak, txapelketaren ondorioz 10.000 bisitari zituela, bere ezaugarri turistiko nagusia galdu zuen.

Ingurumen Saila eta Euskal Herriko Unibertsitateak eginiko ikerketa baten arabera, drainatzek olatua makaldu zuen, harea gertuko Laida hondartzan utziz.

Hala ere, itsasoak antzinako egoera berreskuratzea lortu zuen.

Palmaresa

Urtea Txapelduna Txapeldunordea 3. sailkatua
2009 Brasil Adriano de Souza Australia Chris Davidson Ameriketako Estatu Batuak Kelly Slater
2008 Ameriketako Estatu Batuak C.J. Hobgood Australia Joel Parkinson Australia Adrian Buchan
2007 Ameriketako Estatu Batuak Bobby Martinez Australia Taj Burrow Australia Mick Fanning
2006 Ameriketako Estatu Batuak Bobby Martinez Ameriketako Estatu Batuak Kelly Slater Australia Joel Parkinson
2005 Ezeztatua - -
2004 Australia Luke Egan
2003 Ameriketako Estatu Batuak Kelly Slater
2002 Hawaii Andy Irons
2001 Ezeztatua - -
2000 Ameriketako Estatu Batuak Shane Dorian
1999 Australia Mark Occhilupo

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya