Bioerregaiak material organiko berriztagarrietatik eratutako erregai solido, likido edo gasak dira. Gehienbat, landare jatorrikoak dira, eta ez erregai fosilak. Jatorria, beraz, biomasan dute, prozesaturiko material organikoan.
Energia iturri berriztagarritzat jotzen dira, erregaiak laboratu daitezkeen landareetatik sortzen baitira. Ez dira ordea energia garbi moduan hartzen, hauen errekuntzak kutsadura eragiten baitu (erregaiak berak biodegradagarriak izan daitezkeen arren).
Bioerregai nagusiak
Bioerregai garatuenak eta erabilienak honako bi hauek dira:
- Bioetanola (edo bioalkohola), azukredun produktuen (azukre kanabera eta erremolatxa) hartziduratik lorturiko alkohola da. Zereal garauetatik ere (artoa, garia eta garagarra) lor daiteke, aurretik dagokion hidrolisia eginez edo dituzten almidoien azukre hartzigarrien transformazioaren bidez. Bere sorkuntzarako ezohikoagoak diren zenbait lehengai ere erabil daitezke, euren artean pataka eta sorgo goxoa. Bioetanola ibilgailuetarako gasolinaren ordezko moduan erabiltzen da aipatu dugun moduan, bai bera bakarrik edota bien arteko nahasketa bat eginez, baina produktuen nahasgarritasuna dela eta, etanol bolumenak ez ditu %5-10 arteko mugak gainditu behar klima hotz eta epeletan, giro beroetan %20 arte heldu ahalko delarik. Etanolaren erabilera, erregai bakar moduan, bioerregaietarako prestaturik dauden motorretan soilik burutu ahal da. Hala ere, nahasketen erabilerak ez du zertan ibilgailuetan aldaketarik sortu behar, baina kasu hauetan alkohola deshidratatua izan beharko da urarekin jasan dezaken nahasketan sorturiko kalteak ekiditeko.
- Biodiesela, biogasolioa edo diester ere deitua, soja, koltza eta ekiloreetako (Europar Batasuneko olio-landare landaketa garrantzitsuenetariko bi) landare-olioetatik lortzen diren produktu multzoa da. Biodieselak, landare-olioak metanolarekin erreakzionatzerakoan sorturiko metilesterrak dira, transertefikazio erreakzioaren bidez, glizerina sortzen duelarik produktu sekundario moduan. Olio begetal hauen metilesterrak gasolioaren antzeko propietate fisiko-kimikoak ditu, honekin edozein proportziotan nahas daitekeelarik eta era honetan diesel erregaia behar duten ibilgailuen motorretan inongo aldaketarik egin barik erabil daiteke. Hala ere, %5 baino gehiagoko biodiesel proportziodun nahasketak erabiltzen direnean, erregaiaren zirkuiturako gomazko hodiak bitoia bezalako materialez eginikoengatik ordezkatu behar dira, besteak urratuko dituztelako. Etanolarekin gertatzen ez den bezala, biodieselarekin buruturiko nahasketek ez dituzte gasolioaren propietate fisikoa-kimikoak eraldatzen, potentzia kalorifikoa edo zetano zenbakia kasu.
Biopropanola eta biobutanola bezalako beste produktu batzuk ere badira, baina ez dira aurrekoak bezain erabiliak. Hala ere, erregai fosilen agortzea dela eta, etorkizunean haien erabilgarritasuna handituko dela uste da.
Garapena
Azken urteetan zenbait programa nazional eta internazionalek sorkuntza forma ezberdinen garapena eta biomasaren erabilera bultzatu dituzte beroa eta energia elektrikoa sortzeko, eta energia iturri aukera berri moduan ikertu eta erabiltzea sustatzen ari dira. Honen ondorioz ohiko teknologiez gain (konbustioa), zenbait teknologia berri eta esperantzagarri agertzen ari dira.
Herri garatuenetako gobernuen helburu garrantzitsuenak iturri ez berrerabilgarrien errekuntzetan sorturiko gasen emisioak murriztea eta hondakinen gutxitzea (hiri hondakin solidoak) bihurtu dira. Beste alde batetik, garapen bidean dauden herrietan normalean zaila izaten da erregai efizienteak eskuragarri izatea, bai teknologiagatik baina bai eta diruagatik ere, eta horregatik beste erregai tradizionalak erabiltzera behartuak egoten dira (egurra, ikatza…).
Biomasa, ekilorea bezalako nekazaritza hondakinetatik lorturiko energia bat da. produktu hauen olio kopurua nabarmena da eta gasolioaren ordezko moduan erabiltzen dira. Energiaren sorkuntza produktu naturalen edota hondakinen (biomasa) erabileraren bidez etorkizuneko industria garrantzi baten moduan kontsidera dezakegu beraz. Hau, energi iturri berriztagarri eta garbi bat da eta gainera ingurugiroaren babesera laguntzen du, olio industriak sortzen dituztenak bezalako hondakinak berrerabiltzeko aukera ematen duelako. Hala ere, oraindik garapen fase nahiko atzeratuan dago, baina hainbat proiektu daude pentsaturik energia mota honen erabilera sustatzeko.
Biodiesela, lehengai berriztagarrietatik lortzen da eta kutsatzen ez duen eta biodegradagarria den erregai likido bat da. Hau pertsonen hiri garraiorako, nekazaritza, itsaso eta mehatze garraiotarako erabilia izan daiteke eta gasolioarekin nahastuz edota bera bakarrik beroketa galderetarako ere erabil daiteke.
Ekoizpena
|
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Bioerregaiak erremolatxa, azukre kanabera edo ekilorea bezalako produktuetatik lorturiko erregaiak dira. Hauen lorpenerako prozesua, olio begetal, animalia koipea eta erabilitako frijitu olioen bidez buruturikoa, diesel eran erabili ahal izateko, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ingeniaritza kimikako departamentuko prozesu kimiko eta biokimiko integratuen garapen laborategietan burutu da[erreferentzia behar]. Prozesu hori olio edo koipearen trasesterifikazioa alkohol arinekin burutzen da, honetarako katalizatzaile egoki bat, azido koipedun esterrak (biodiesela) lortzeko, erabiltzen da. Normalean erabiltzen den alkohola metanola da, baina beste alkohol arin mota batzuk ere erabili daitezke, etanola, propanola edo butanola, kasurako. Azpiproduktu moduan glizerina lortzen da, zeina interes industrialeko beste aktibitate batzuetan erabili daitekeen. 1005 kg biodiesel ekoizteko, 110 kg metanol, 15 kg katalizatzaile eta 1000 kg olio behar dira, 4.29 ur metro kubikoz gain. Prozesu honek gainera lehen aipaturiko 100 kg glizerina azpiproduktu ere sortzen ditu.
Biodieselaren lorpenerako erabili daitezken lehengaiak mota askotakoak izan daitezke, baina ondorengo taldetan sailka daitezke:
Parte hartzen duten sektoreak:
- Nekazaritza: garauaren landaketa eta batzea.
- Olio industriak: olioaren produkzioa.
- Industria kimikoa: transesterifikazioa.
- Petrolio konpainiak: gasolioarekin nahasketa eta biodieselaren banaketa.
- Nekazaritza kooperatibak: biodieselaren erabilera traktore eta nekazaritza makinarian.
- Administrazio lokal eta autonomikoa: autobusak, taxiak, berogailuak…
Ingurune babestuetako naturgune, aintzira eta abarretan biodieselaren erabilera burutzen da garraiobideentzako.
Abantailak
- Ibilgailuen isurketa nabarienak era garrantzitsu batean murriztea. Euren artean karbono monoxidoarena eta hidrokarburo lurrunkorrenak gasolinazko motorren kasuan eta partikulak dieselekoen kasuetan.
- Bioerregaien produkzioa lurrazalaren erabileraren alternatiba bat da, merkatu arrazoiengatik erabilerarik gabe eta nekazariengandik utzita gelditzen ari diren landa lurraldetan gerta daitezkeen erosio eta basamortutze fenomeno hauek ekiditeko.
- Petroliotik eratorritako erregaiek sorturiko CO2 isurketen %25 eta %80 arteko aurrezki bat suposatzen du, era honetan garraioarengatik sorturiko negutegi efektua eragiten duten gasen murrizketarako faktore garrantzitsu bat direlarik.
Bioerregaien kontsumo mundiala 170 miloi tonatan urtero estimatzen da, bietanolaren produkzio eta kontsumo zifrekin bat datorrelarik. Brasil, 90tona inguruko kontsumoarekin urtero, eta Estatu Batuak 50 tona ingurukoarekin, munduko bioerregaien produkzio eta erabilpen tasarik handieneko herriak dira. Brasilen bioetanola azukre kainatik lortzen da gehienbat eta bere erabilpena 520-ko gasolina nahasketarekin burutzen da normalean. Estatu batuetan ordea bioetanola artotik lortzen da eta gasolinarekiko nahasketak %10-ekoak izaten dira normalean. Gaur egun, herri honek bere gasolina kontsumoaren %3-a bioetanolarengatik aldatu duela estimatzen da.
Biodieselak beraz, erregai likido moduan erabilita zenbait abantaila dakartza, bai energetikoki, ekonomikoki eta bai ingurugiroaren onurari dagokionez:
- Bai energiari, zein nekazaritzari dagokionez garapen eramangarri bat bermatzen du.
- Ingurumen inpaktuaren murrizketa du eta era berean, SO2 partikulen, ke ikusgarrien, hidrokarburoen eta konposaketa usainkorren murrizketa ere eragiten du.
- Airearen kalitatearen hobekuntza ahalbidetzen du.
- Giza osasunarengan onurak ere dakartza, minbizia sor dezaketen PAH eta PADH bezalako konposatuen kantitatearen murriztea eragiten duelako.
- Berotze globala ere gutxitzen du:
- Kiotoko hitzarmenarekin bat etorriz, ingurugirorako CO2-aren isurien murrizketa eragiten du ere.
- Balantza energetiko positiboa eragiten du.
- CO2-aren bizitza zikloaren iraupena 580ra gutxitzen du.
- Sorturiko produktua biodegradagarria da 28 egun inguru ondoren.
- Garapena era lokal eta erregionalean sustatzen du:
- Kohesio ekonomiko eta soziala bultzatzen du.
- Lanpostuen sorrera eragiten du.
- Industrian:
- Motor, erregailu eta turbinetarako gasolio industrialak ordezka ditzake.
- Autobus flota, taxi eta nekazaritza makinerian erabili daiteke ere.
- Etxeko merkatua sustatzen du.
- Erregaien inportazioen murrizketa bultzatzen du.
Kanpo estekak