Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Bixente Serrano

Bixente Serrano


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2015eko ekainaren 8a - 2015eko urriaren 27a
Uxue Barkos
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 2011 Spanish Chamber of Deputies election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRufino Vicente Serrano Izco
JaiotzaSaratsa (Itza)1948ko urtarrilaren 22a
HerrialdeaNafarroa, Euskal Herria
HeriotzaIruñea eta Nafarroako Ospitale Gunea2020ko ekainaren 4a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: konplikazio kirurgikoa
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, idazlea eta politikaria
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Euskokultur Fundazioa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Iraultzarako Alderdia
Euskadiko Ezkerra
Auzolan
Nafarroa Bai
Geroa Bai

Inguma: bixente-serrano-izko Literaturaren Zubitegia: 608

Bixente Serrano Izko (Saratsa, Itza, Nafarroa Garaia, 1948ko urtarrilaren 22a - Iruñea, 2020ko ekainaren 4a) euskal idazle, historialari eta aktibista politikoa izan zen.

Biografia

Hainbat arlotan jardun zen Serrano Izko; frankismo amaieran, 1973an, preso hartu zuten, ETAko kide izatea egotzita, eta 1976an Segoviako espetxeko ihesaldian parte hartu zutenetako bat izan zen —atzeman egin zuten ondoren—. ETA politiko-militarrak armak utzi zituenean, Euskadiko Ezkerran sartu zen Serrano Izko, baina, alderdia PSErekin elkartu ondoren, utzi egin zuen politikaren esparrua. 1982ko azaroan utzi zuen EE, eta historia irakasle hasi zen Iruñean.[1]

2004an itzuli zen politikaren lehen lerrora; urte horretan eta 2008an, Nafarroa Bairen hautagaia izan zen Espainiako Senaturako, eta diputatu izan zen Espainiako Kongresuan 2015eko ekainetik abendura bitartean, Uxue Barkosek utzitako lekua betetzeko.[1] «Subjektu gisa, Nafarroan zentratu behar dugu apustua», esan zuen orduan Berria egunkarian egindako elkarrizketa batean:[2]

« -Kazetariakː Zer defendatu dezake Geroa Baik Madrilen EH Bilduk defendatuko ez duena?

-Bixente Serranoː Gauza askotan ados egotea espero dut. Baina Nafarroari begira, nafarrok subjektu politiko gisa hartuta, nik uste askoz garbiago ikusten duela jendeak Geroa Bairen apustua. (...) Ene ustez, gaur-gaurkoz, Nafarroan bertan zentratu behar dugu geure apustua.

»
Bixente Serrano, 2015

Hain justu ere, Serrano Izkok urteak eman zituen Berrian iritziak argitaratzen. Nafar periferiatik bloga elikatu zuen 2006az geroztik; hil baino hiru aste lehenago egin zuen azken idatzia blogean, 2020ko maiatzaren 16an.[1]

Historiari buruzko hainbat lan ere utzi zituen Serrano Izkok; besteak beste, 2005ean argitaratutako Nafarroa. Historiaren hariak liburua. Beste hainbat saiakera ere idatzi zituen, baita narrazio eta aforismo liburuak ere, hala nola 1987an argitaratutako Onkoteak narrazio liburua eta Jauzika aforismo liburua, 2010ean. Azken urteetan, berriz, Euskokultur fundazioko lehendakari izan zen. Koldo Martinez alderdikideak, EH Bilduk eta Nafarroako EAJk deitoratu egin zuten haren galera.[1]

Lanak

Aforismoak

Narrazioa

Saiakera

Erreferentziak

  1. a b c d Kortabarria, Jon O. Urain-Amaia Ramirez de Okariz. «Historialaria eta historiagilea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  2. Bixente Serrano Izko: «Subjektu gisa, Nafarroan zentratu behar dugu apustua». Berria egunkaria, 2015eko abenduak 19, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-6-5).

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya