Bowling for Columbine Michael Moorek idatzi, ekoitzi eta zuzendutako dokumentala da, eta 2002ko urriaren 11n estreinatu zen. Columbine institutuko sarraskia zergatik gertatu ahal izan zen erantzuten saiatu zen Moore. Ikusleen artean filmaren ideia politikoengatik hein berean goraipatua eta mespretxatua, sari andana jaso zuen zintak: Dokumental onenaren Oscar Saria (jasotzerakoan George W. Bushen kontrako hitzaldi gogorra egin zuen Moorek) edo Frantziako César Saria Atzerriko film hoberenaren kategorian. Horrek guztiak nazioarteko atentzioa ekarri zuen Michael Mooreren gainean.
Ikus gainera
Kanpo estekak