Brief Encounter (Topaketa laburra, euskaraz) David Leanek zuzendutako pelikula britainiarra da, 1945ekoa. 1946ko Canneseko Zinemaldian saritua izan zen, eta urte bereko Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen [1]. Celia Johnson eta Trevor Howard dira drama erromantiko honen protagonista nagusiak.
Kritiko askoren ustez, Brief Encounter da inoizko film handienetariko bat [2]. 1999an, British Film Institute erakundeak inoizko bigarren pelikula britainiar onena izendatu zuen, eta 2017ko beste sailkapen batek (Time-Out) 12. postuan kokatu zuen [3].
Estrenatu zenean harrera oso ona jaso zuen kritikaren aldetik, nahiz eta arrakasta komertziala ez izan maila berekoa. Bi antzezle nagusien lanak, bereziki (Celia Johnsonena eta Trevor Howardena) goraipamen handiak jaso zituen [4]
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Filmak ezinezko maitasun baten istorioa kontatzen du. Tren geltoki batean elkar ezagutzen duten bi protagonistak, biak ezkonduak, amodio harreman labur bezain sutsua bizi dira, beren bizitza konbentzionalak sakon aldatuko dituena.
Pertsonaiak
Erreferentziak
Kanpo estekak