Artikulu hau gorputz atalari buruzkoa da, talde edo erakunde bateko nagusia edo agintariari buruz jakiteko, ikus Buruzagi.
Buruaanimalien gorputz atal bat da, aurre edo goi aldean kokatua eta normalean garuna, begiak, belarriak, sudurra eta ahoa dituena. Hauekin ikusi, entzun, usaindu eta dastatu egiten da.
Garuna: Hemisferio bi ditu burmuinak: ezkerreko hemisferioa, analitikoa da, hizkuntzarena eta eskuinekoa, globala da, espazioarena. Kopetako lobuluek beste animalietatik bereizten ditu gizakiak: gizakietan burmuin azalaren %29a da, txinpantzeetan %17a eta txakurretan %7a.
Aurpegia: Buruaren aurrealdea da, hainbat atalez osatutakoa: