Celine Mounole Hiriart-Urruti (Baiona, Lapurdi, 1981) euskalaria da. Euskal Ikasketetan doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea).[1] Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean irakasle-ikertzaile dihardu.[1] Euskararen gramatika ikertzen ibili da[2] urtetan. Euskaltzaindiko Gramatika batzordeko kide da 2009az geroztik, eta Onomastika batzordeko kide izan da 2009tik 2013 bitartean.[1] 2018. urtean euskaltzain urgazle izendatu zuten.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak