Campania[2] hegoaldeko Italiako eskualdea da, Tirreniar itsasoaren ertzean kokaturik dagoena. 13.590 km2 eremua du eta 2014an 5.869.029 zituen[1]. Biztanle-dentsitatea Italiako hirugarren handiena bada ere, ez dago Campaniako probintzia guztietan berdin banatua.
Abeltzaintza eta baso-ustiapena dira barnealdeko ekonomia-jarduera nagusiak. Apenino mendietako ordokia oso emankorra da: laboreak, fruta-arbolak, mahastiak, olibondoak eta barazkiak lantzen dira bertan. Italia hegoaldeko industria-eskualderik handiena da Campania: altzairugintza, ontziolak, petrolio-findegiak (Napoli eta Salernoko hirialdeetan, batez ere). Turismoak garrantzi handia du (Napoli, Vesuvio, Capri, Ponpeia, Herkulano eta Paestum).