Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Akeem (Eddie Murphy) Afrikako Zamunda erresumako printzea da. Herrialde honetako errege familiaren ohituraren arabera, erregetza ondorengoa denak 21 urte betetzean (nahiz eta filma antzeztean Eddie Murphy aktoreak 27 urte izan) aurretik ikusi ez duenneska gazte batekin ezkontzeko betebeharra du. Baina Akeemek ohiturari uko egiten dio, eta ausaz eginiriko bidai batean benetan maite duen emakume bat topatzeko asmoa du, hura bere emaztea izango delarik. Lur-globo bat hartu eta itsu-itsuan hatzarekin edonon ukituko du: New York hiria ukituz, mapetan xehetasun gehiagoz Queens auzoa bere etorkizuneko erregina topatuko duen leku egokia dela erabaki duelarik, bera eta bere laguntzaile eta adiskidea den Semm (Arsenio Hall) parrandazale eta gonazalearekin batera hara bertaratuko dira.
Film honetako Zamundako printzearen (Eddie Murphy) diru kopuru itzela jasotzen duten Randolph Duke (Ralph Bellamy) eta Mortimer Duke (Don Ameche) etxegabe behartsu adinduak aurrez 1983an John Landisek zuzendutako Trading Places filmean aktore berdinek antzeztuta agertu ziren, baina hartan umore ukitua emanez bi negoziogizon aberats dira, gainera Eddie Murphy aktoreak etxegabe txiroaren papera eginez Randolph eta Mortimerri aberatsek bizitza aldatuarazi eta aberatsaren bizimodua emango diote, honela hiru aktoreek antzezten dituzten maila sozial ezberdinetako pertsonaien bidez bi filmeen arteko lotura umoretsu eta ironikoa egiten da.