Kale honetan bidaiari gazteentzat oso egokia den Budgets Backpackers kateko ostatu bat kokatzen da.
Historia
1428an azaltzen da lehen aldiz Cowgate izena eta 1498an Via Vaccarum izena ematen zaio, izan ere merkatu egunetan bertatik sartzen baitziren behiak Royal Mileko merkatura.
1581ean Georg Braun eta Frans Hogenberg-ek beren Civitates orbis terrarum lanean diote Cowgaten zeudela familia aberatsenen jauregiak, baina XVIII mendearen erdialdetik aurrera hiriko alde pobreenetakoa zen. Irlandar inmigrante ugari zeuden eta "Little Ireland" ezizena jaso zuen. Hibernian FC futbol taldea sortu zuten hauek. Superpopulazio egoerak XX mendearen erdialdera arte iraun zuen.
2002an sute handia izan zen eta 150 pertsonak alde egin beharra izan zuten bertatik. Edinburgheko Unibertsitateko Informatika eskola oso kaltetua izan zen.
Eraikinak
Mendebaldeko muturrean daude eraikinik zaharrenak.