Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Cristina Gutiérrez Meurs

Cristina Gutiérrez Meurs

Bizitza
JaiotzaMadril1966ko martxoaren 27a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia
BizilekuaBilbo
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta ekintzailea

Cristina Gutiérrez Meurs (Madril, Espainia, 1966ko martxoaren 27a) Bilbon bizi den artista, idazlea eta aktibista da.

Biografia

Cristinak Turismoko Gradua egin zuen Madrilgo Turismo Eskola Ofizialean (1991), HNC in Fine Arts Londresko Kensington & Chelsea Collegen (2000) eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean (2021).

Espainiar Estatuan egindako haur-lapurretaren biktima bat ezagutzeak bere lehen eleberria idaztera eraman zuen: Lo que no me quisiste contar. izenburua duena. Orduz geroztik, genero eta Estatu krimen horren biktimen hainbat elkarterekin kolaboratzen du. 2018an argitaratu zuen Eva no fue la primera izeneko emakumearen aurkako indarkeriari buruzko historia.

Tresna artistikoa erabiltzen dut salaketa jartzeko, XX. eta XXI. mendeetako emakume, ama eta herritarraren begiradaren bidez. Nire obra ideiak eskatzen duen euskarrira egokitzen da. Cristina Gutierrez

50 artista plastikok osatzen duten EmPoderArte Elkarteko kidea da, inolako atxikipen politiko edo erlijiosorik gabekoa, eta generoaren kontzeptuari buruz soilik lan egiten duen irabazi-asmorik gabeko erakundea. Emakume artista feministekin erakusketak egin ditu, sorgin-ehiza, haurtxoen lapurreta, alokairuko sabelak, emakumeen eta nesken salerosketa edo pandemiak generoari dagokionez izan duen eragina salatzeko.[1]

2019an, Abando Habitable izeneko herri-plataforman sartu zen,[2]Bilboko Abando auzoko hirigintza-espekulazioko proiektu baten aurka jarduteko.

Hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean zehar; idazle, grabatzaile eta marrazkilari gisa.

Argitalpenak

  • Shame. República / Tribunas libres (2023)[3]
  • Bebés-robados-España: crimen de género, crimen de Estado. TFM UPV-EHU (2021)[4]
  • Cuadro Gris. Convocatoria Entre silencios. Bilbao Arte (2020)[5]
  • Lo que no me quisiste contar. Ediciones Cívicas.O. Bilbao (2016) [6]
  • Eva no fue la primera. Ediciones Cívicas.O. Bilbao (2018).[7]
Cristina Gutierrez Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Erakusketak

Bakarkako erakusketak

2001az geroztik, bakarkako erakusketak egin ditu Euskadiko, Madrilgo eta Gaztela eta Leongo galerietan.

Bakarkako azken erakusketak:[8]

Talde-erakusketak

EmPoderArterekin egindako azken talde-erakusketen artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Traficadas: atravesando la espiral. Mieres Centru Cultural (2022)
  • Sorginak-Brujas. Durangoko Arte e Historia Museoa (2021)
  • Mujeres ilustres. Sala Juana Francés, Madril (2020)
  • Vientres de alquiler. Espacio de Encuentro Feminista, Madril (2018)

Arte azokak

Estatuko eta Nazioarteko arte-azoketan parte hartu du, eta honako hauek nabarmendu ditu:

  • FIG Bilbao. Cubo de las tentaciones. Euskalduna Jauregia, Bilbo (2016)
  • Art Madrid. Xanon Galeria. Pabellón de Cristal, Madriil (2007-2006)
  • Mascarada. Caracol Galeria. Domus Artium, Salamanca (2006)
  • Arte Santander. Galería Xanon Galeria, Santanderko Erakusketa eta Kongresu Jauregia (2005-2004)
  • ARCO. Bilkin Galeria. IFEMA, Madril (2003)
  • Art Frankfurt. Bilkin Galeria. Messe, Frankfurt (2002)

Bildumak

Cristinaren lana bilduma pribatuetan eta erakunde publikoetan ere aurkitzen da, hala nola ARTIUM Museoan, Gasteizen; Bizkaiko Foru Aldundian; Gironako Aldundian; UPV/EHU, Arabako Campusean, Gasteizen.

Sariak

Literatura sariak

  • Hautatua, Isiluneen arteko deialdia. Convocatoria Entre silencios, Bilbao Arte (2020)
  • Irabazlea, EC.O Eleberriaren V. Deialdia (2018)
  • Irabazlea, EC.O Eleberriaren III. Deialdia (2016)

Arte sariak

  • 1. saria, V. Urduña Hiria Grabatu Lehiaketa. (2010)
  • Finalista, XVI. Gregorio Prieto Marrazki Lehiaketa (2006 y 2005)
  • Ertibil Bizkaia (2005 y 2001)
  • 2. Saria, IV. Josep Amat Marrazki Bienalean (2005)
  • Finalista XXI eta XX Penagos Marrazki Sariaren deialdietan (2003 y 2002)

Bekak

  • Proiektu artistikoak ekoizteko laguntza 2022. Bilbao Arte (2021)
  • Arte Plastikoen Beka, Bizkaiko Foru Aldundia (2005)

Hitzaldiak

  • 2023ko martxoan hitzaldia eman zuen Durangoko Arte eta Historia Museoan, desberdintasunaren ondorio diren biolentziei buruz aritu zen. Berbaldiaren muina, baina, ume lapurtuen gaia izan zen [11]

Erreferentziak

  1. «Sobre EmPoderArte» EmPoderArte (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  2. «Por un Abando habitable y saludable» Por un Abando habitable y saludable (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  3. Republica.com. (2023-03-06). «Shame» Republica.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  4. Gutiérrez Meurs, Cristina. (2021-09-29). Bebés - Robados - España: Crimen de género, crimen de estado. (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  5. Cuadro gris, Cristina Gutiérrez Meurs (2020) | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  6. Lo que no me quisiste contar - Presentaciónde libros. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  7. EVA NO FUE LA PRIMERA - CRISTINA GUTIERREZ MEURS - 9788417359065. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  8. CRISTINA GUTIÉRREZ MEURS | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  9. Cristina Gutiérrez Meurs. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  10. «Gaur irekiko ditu ateak Cristina Gutierrez Meursen 'Egiteke duguna' erakusketak - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  11. «“Umeen lapurreta frankismoagaz lotu da beti; orduan hasi zen, baina 90eko hamarkadan jarraitu egin zuen” - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya