Cristina Llorente (Valladolid, 1985eko ekainaren 15a) valladolidtar abeslaria, aktorea eta dantzaria da.
Biografia
Cristina Llorente, bost neba-arrebetatik bosgarrena da. Valladoliden jaio zen eta La Rubia auzoan bizi izan zen.[1] 1994an hasi zen aktore eta abeslari gisa, bederatzi urterekin Javier Muñoz musikal-ekoizlea ezagutu zuenean. Hark Ismeneren papera musikal batean egiteko aukeratu zuen. Ordutik, Cristina Llorentek bere ikasketak arte-prestakuntzarekin bateratu zituen, eta hamalau urterekin Londresera joan zen, eta Espainiara itzuli zen adin-nagusitasuna betetzean.[2][3]
Lan ibilbidea
Aktore eta abeslari musikaletan
Londresetik etorri ondoren musikaletan aritu zen bereziki. Gero, El rey león musikalaren taldean parte hartu zuen, Julie Taymorrek zuzendua (lehena ensamblean eta 2014ko abendutik aurrera, Nala izan zen zazpi denboralditan).[3][4]
2018an El jovencito Frankestein-en bertsio musikalean parte hartu zuen, Ingaren paperean.[3][5]
Abeslari
Bestalde, 2007an Permiso para ser yo albuma argitaratu zuen Jana Producciones diskoetxearekin aurkeztua eta Warner Music-ek banatua.[1][6] Disko horren aurkezpena Madrilgo Antzokian egin zen, 2007ko maiatzaren 12an eta 13an, 1.500 ikusleren aurrean.[7] Handik aurrera, 2007ko birari ekin zion Bartzelonan, Luz de Gas aretoan. 2007an eta 2008an kontzertuak egin zituen plaza eta areto handietan: Pachá Madrilen, Plaza Nagusia Valladoliden, Parc del Forum Bartzelonan (Celtas Cortos taldeak gonbidatuta), Plaza Mayor de Santa Perpetua (Bartzelona), Sala Caracol de Madrid, Joxo Cambava, Plaza del Mar, etab.[8] Kontzertu akustikoak ere ematen hasi zen FNACen eskariz, Callaon eta Parquesurren (Madril).
Lanak
Zinema
- “GOOOL 2, Viviendo un sueño” – Zuzendaria Jaume Collet-Serra
- “Seamos Realistas/ Izan gaitezen errealistak” (film laburra) – Zuzendaria Benjamin Lorenzo
TB
Antzerkia
- “Ghost” Madril .Zuzendaria Federico Bellone (Molly) (protagonista) (2019-2020)
- “El jovencito Frankenstein” Madril. Zuzendaria Esteve Ferrer (protagonista) (Inga) (2018)[3]
- “El Rey León/ Lehoi Erregea”. Musikala (gaur egun Madrilen Lope de Vega antzokian) Zuzendaria. Julie Taymor. (Nala) (2011-18)[10]
- “Blancanieves Boulevard”. Musikala (2009-10) (2010-11) Zuzendaria. Javier Muñoz (Protagonista)[11]
- “Cómplices, el musical/ Konplizeak, musikala”. (2010) Zuzendaria Andreu Castro.
- “Grease, el musical de tu vida” (2010eko bira) Zuzendaria Ricard Reguant.[11]
- “A, un musical de Nacho Cano/ A, Nacho Canoren musikala”. (2008-2009) Zuzendaria Nacho Cano.[11]
- “Antígona tiene un plan/ Antigonak badu plan bat”. Musikala (2006-2008) Zuzendaria Javier Muñoz
- “En nombre de la Infanta Carlota/Carlota infantaren izenean”. Musikala (2003-2005), Jana Producciones. Zuzendaria Javier Muñoz (Protagonista)
- Oscar Wilde-ren “Star’s Child” (2004), Londresko Grange Court Theater-en.
Diskografia
- 2007: Permiso para ser yo
Sariak eta aintzatespenak
Aktore
- Max 2007 sarietarako izendatu zuten, musikalean egindako lanagatik. Antigona tiene un plan.[13]
- 2007an, Garamond Antzokiko Sari Nazionaletan aktore ezagun onenaren saria jaso zuen.[7]
Abeslari
- Llorente 2006ko Musika Interprete Onenaren Telón-Chivas Sarietako finalista izan zen.[7]
- 2008ko Kameraren Izar Saria ere jaso zuen Miamin, Permiso para ser yo lanagatik Latinoamerikako Abesla Berri Onenaren saria.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c Bombín, Jesús. (14 de enero de 2009). «En el mundo de la música hay mucha mafia; mi familia me protege de la fama». .
- ↑ Gª Centenera, María. (16 de diciembre de 2011). «"Yo, siendo blanca, participo en un musical africano",Entorno, expansion.com» expansion.com.
- ↑ a b c d Cristina Llorente se une a la comedia musical 'El jovencito Frankenstein'. 3 de agosto de 2018.
- ↑ Simba, un monarca absoluto. 22 de febrero de 2017.
- ↑ Romo, José Luis. (11 de noviembre de 2018). Frankenstein canta y baila. .
- ↑ Tovar, J.. (10 de febrero de 2011). «Alberto Velasco y Cristina Llorente dejan huella en los Max | Castilla y León | elmundo.es» www.elmundo.es.
- ↑ a b c «Cristina LLorente en el Teatro de Madrid» hemeroteca.abc.es 8 de mayo de 2007.
- ↑ G. Pérez, Mónica. (25 de octubre de 2007). Cristina Llorente vuelve hoy en Mambo. .
- ↑ a b «"Centro Médico": 3 años y más de 1.000 capítulos» El Digital de Asturias 27 de octubre de 2018.
- ↑ a b La vallisoletana Cristina Llorente triunfa en el musical de «El Rey León». 12 de enero de 2014.
- ↑ a b c d Vergaz, Miguel Ángel. (7 de octubre de 2012). Cristina Llorente: la bella camaleón. .
- ↑ 'La pecera de Eva' saltará a Cuatro a partir de 2011. 1 de diciembre de 2010.
- ↑ «Los finalistas de los premios Max reciben sus 'maximinos' en la fiesta de candidatos» El Mundo 13 de marzo de 2007.
Kanpo estekak