Cristina Pascual Aldazabal (Sestao, 1990), bizkaitar kultura-komunikatzaile eta politikaria da.
2023. urtetik zinegotzia da Sestaoko Udalean, EH Bildu koalizioaren partez.
Bizitza
Sestaon jaio zen. Sestaoko Albiz eta Ángela Figuera institutu publikoan egin zituen ikasketak. Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatura ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ondoren, zinemagintzan gradua ikasi zuen Andoaingo Zine Eskolan.
Komunikazio-eremuan trebatua, komunikazio arloan egin du lan, besteak beste IkerBasque fundazioan. Horrez gain, kazetari lanetan ere aritua da Hamaika Telebistan. Gaur egun Bilboko antzerki-eremuko Hacería-Arteak Elkartearen komunikazio arduraduna da, ZAWP (Zorrozaurre Art Work in Progress) proiektuaren barruan.
Ibilbide politikoa
Ikasle Abertzaleak-en ibilia, Sestaoko EH Bilduko parte da gaztetik. 2023ko udal-hauteskundeetan EH Bilduko hautagaia izan zen, zerrendako hirugarrena izanik, Javi Gonzalez Medrano alkategai izanik.[1] Zinegotzia hautetsia da gaur egun.[2][3]
Erreferentziak
Kanpo estekak