Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Crossroads operazioa

Crossroads operazioa
Baker leherketa Bikini atoloiatik ikusita.
Datuak
Data1946ko uztailaren 1a eta 25a
Frogak2, Able eta Baker leherketak
LekuaBikini atoloia, Marshall Uharteak
41°22′53″N 2°10′23″E / 41.38139°N 2.17306°E / 41.38139; 2.17306
EgileaAmeriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuetako Armada
Potentzia23 kilotoi (96 TJ)
KronologiaTrinity - Sandstone

Crossroads operazioa, 1946ko uztailean, Ameriketako Estatu Batuetako Armadak, Bikini atoloian burututako bonba atomikoen bi proba izan ziren. Proba atomiko hauek historiako laugarren eta bosgarrena izan ziren, Trinity proba atomikoa eta Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearren ondoren.

Operazio honekin hainbat helburu lortu nahi izan ziren: leherketa atomiko batek itsas gudaroste baten izan zezakeen eragin eta kalteak aztertu, horretarako konpontzea garestiegiak ziren estatubatuar gerra ontziak, nahiz kaltetutako japoniar eta alemaniar ontziak erabili ziren, tartean Nagato korazatua, Prinz Eugen gurutzontzia eta USS Saratoga (CV-3) hegazkinontzia.


Proba bakoitzerako bi bonba atomiko prestatu ziren: Able eta Baker.

  • Able proba: lehenbiziko leherketa garaieran burutu zen, Hiroshima eta Nagasakiko zibilen aurkako erasoetan bezala. Danbatekoa itsas mailatik 158 metrotara egin zen, Deabruaren nukleoa deritzon material fisionagarriarekin. Epizentrotik 800 metroko erradioan, destruktore bat eta bi garraiontzi bakarrik hondoratuak izan ziren. Proban erabilitako txerrien %10a hil zen eta beste %30a erradioaren ondorioz zauri hilgarriak jasan zituzten.
  • Baker proba: Danbatekoa itsasazpian burutu zen, itsas mailatik 27 metro azpira. Danbatekoak bi milioi tona itsas ur goratu zituen, eta leherketaren onddoa 6.000 metroko garaiera iritsi zen. Eztandak 5 gerraontzi, tartean Saratoga hegazkinontzia, 3 itsaspeko eta beste hainbat ontzi txikiago ere hondoratu zituen. Itsas urak bereganatutako erradiazioa hain handia zenez, ikuskatzaileak ezin izan ziren ontzietara aste batez inguratu ahal izan. Nagato korazatua ez zen bereahala hondoratu, handik asteetara baizik, oharkabean igarotako kroskoan zituen pitzadura batzuen ondorioz.


Proba hauen ondorioz, Sobietar Batasunak ordurarte gainontzeko Aliatuekin zituen harremanak apurtu eta Gerra Hotzari ekin zitzaion.

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya