Damien Steven Hirst (Bristol, 1965) artista ingelesa da, baita ere enpresari eta arte-biltzailea.[1] 1990eko hamarkadan Young British Artists etiketa jarri zitzaien artista taldeko izen ezagunenetako bat da.[2][3] 21. mendearen hasieran, Erresuma Batuko artista aberatsena izan liteke, Sunday Times egunkariko zerrendaren arabera.[4]
Estiloa
Kanpoko irudiak
Black Sun, Eguzki beltza, ia 3.6 metroko diametroarekin, dena euli hilez egina.
Heriotza da gai nagusietako bat Hirst-en lanetan.[5] Serie ospetsu bat egin zuen hildako animaliak formaldehidoan gorde eta erakustren: marrazoa[6], ardiak, erdibitutako behi eta txahala[7]... Beste lan batean, behi baten burua usteltzen utzi kutxa batean, eta euliak harekin nola elikatzen diren ikus zezakeen ikusleak. Euliak, halaber, hilda gero ere berrerabili izan zituen zirkulu beltz erraldoi bat egiteko. 2007an aurkeztu zuen, bestalde, For the Love of God (‘Jainkoarren’) pieza, zeinaa 8.601 diamantez estalitako giza-burezur bat den, heriotza eta luxua elkartuz[8].
Beste lan batzuetan, serie errepikakorrak egin izan ditu, edo gaixotasunekin zerikusia duten objektuen bildumak (kirurgiako tresneria edo zigarrokinak[9] kantitate handietan batuz, adibidez).
Obra hauetarik asko lantegian, laguntzaile talde handiekin, egin izan ditu Hirstek, eta horrek beste artista batzuen kritika jaso du, hala nola David Hockneyrena[10].
Erreferentziak
↑Nicholson, Octavia. "Hirst, Damien (Steven)", Oxford Art Online (subscription). Retrieved 9 November 2008.