Lehen antzerki-lan satirikoak kabaret eta areto txikietarako egin zituen. Fanca Rame antzezlearekin ezkondu eta 1959an, Campagnia Dario Fo-Franca Rame taldea eratu zuten. Italiako telebistan egindako ikuskizunek eta antzerki-lan umoretsuek fama handia ekarri zioten bikoteari; politika gai nagusia zuten, zorroztasun handiz aztertuta. 1968an Nuova Scena talde berria sortu zuten, Alderdi Komunistarekin harremanak zituena; 1970ean, La Comune antzerki-taldea sortu eta parkeetan, eskoletan eta leku publikoetan antzerki-emanaldiak eskaini zituzten. Lan nagusien artean: Morte accidentale di un anarchico ("Anarkista baten ustekabeko heriotza") eta Non si paga, non si paga! ("Ez da ordaintzen, ez da ordaintzen!"), Clacson, trombette e pernacchi ("Izuaren aurpegia", Xabier Mendiguren Bereziartuk euskarara itzulia).
XX. mendeko antzezle komiko hoberenetako bat izan zen, eta antzerki-idazle oparo eta bikainenetako bat. Politika-gaiak erabili zituen batez ere, umore eta ironia handiaz. 1997anLiteraturako Nobel saria eskuratu zuen.