Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Draga Mašin

Draga Mašin

Consort of Serbia (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakДрага Милићевић
JaiotzaGornji Milanovac (en) Itzuli1861eko irailaren 23a
Herrialdea Serbia
HeriotzaBelgrad1903ko ekainaren 11 (41 urte)
Hobiratze lekuaSt. Mark's Church (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Familia
AitaPanta Lunjevica
Ezkontidea(k)Svetozar Mašin (en) Itzuli  (1883ko abuztua -  1886)
Alexandro I.a Serbiakoa  (1900eko uztailaren 23a (juliotar egutegia) -  1903ko ekainaren 11 (juliotar egutegia))
Haurrideak
LeinuaObrenović dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakserbiera
errusiera
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaSerbiako Eliza Ortodoxoa

Draginja "Draga" Obrenović (serbieraz: Драга Обреновић; Gornji Milanovac, Serbiako printzerria, 1864ko irailaren 23agreg./irailaren 11jul. - Belgrad, Serbiako Erresuma, 1903ko ekainaren 11greg./maiatzaren 29ajul.), ezkondu aurretik Mašin (Машин), Alexandro I.a Serbiakoaren emaztea eta erregina kontsortea izan zen. Ezkondu baino lehen, Natalija Obrenović amaginarreba izango zuenaren konpainia-dama izan zen. 1903ko ekainean, estatu kolpea izan zuten eta bera eta senarra erail zituzten, dinastia eta gobernua aldatu zirelarik.

Biografia

Draga Mašin Milićević Lunjevica Gornji Milanovacen jaio zen, Serbian, 1864ko irailaren 23an. Gurasoak Aranđelovaceko prefektua zen Pantelija Milićević Lunjevica eta Anđelija Koljević izan ziren. Bikotearen laugarren alaba izan zen eta Miloš I.a Serbiakoaren aspaldiko kide baten iloba zen. Draga Alejandro I.a Serbiakoarekin ezkontzekotan zebilenean, militarra zela esan zuten, baina ez zen egia. Aitak eroetxean bukatu zituen egunak eta amak, berriz, alkoholarekin arazoak izan zituen.

Aitaren aldeko amona Đurđija Čarapić izan zen. Senideak, berriz, hurrengoak izan ziren: Nikola, Nikodije, Hristina, Đina, Ana eta Vojka.

Alexandro erregearekin ezkondu zenean, Svetozar Mašin txekiar ingeniari zibilaren alarguna zen. Oso gazte ezkondu zen harekin eta senarra baino hamabi urte zaharragoa zen. Urtebete besterik ez zuen iraun ezkontzak, senarra hil egin baitzen, ziurrenik delirium tremens. Bikoteak ez zuen seme-alabarik izan.

Alargun eta oso medio gutxi eskuan, jatorriak, edertasunak eta graziak berehala konkistatu zuten Natalia erresumaren interesa eta honek hezkuntza aberatsago bat eman nahi izan zion. Erregina lagun, hiriburuko goi-mailako jendearekin elkartzen hasi zen eta, hasieratik, zabaldu ziren eskandaluz beteriko bizitza baten zurrumurruak. Milan erregeari ez zitzaion etorri berria batere gustatu, emazteak babesten zituen guztiak bezala.

1890ean, Natalia erregina Biarritzera joan zen bizitzera, Sashino etxe berrira, eta Draga eraman zuen berarekin, konpainia-dama.

1897an ezagutu zuen Alexandrok Draga, ama bisitatzera joan zen batera. Emakumeak txundituta utzi zuen segituan eta hiru urtez aritu zen gutunak trukatzen harekin, erreginak horietako bat aurkitu zuen arte, Draga etxetik bidali zuelarik. Draga Belgradera aldatu zen eta erregearen maitale bilakatu, Jauregi Zaharretik gertu bizi zelarik. Ez zen harreman ofiziala, baina denek zuten haren berri.

1900eko uztailean, erregeak Dragarekin ezkontzeko erabakia hartu zuela-eta, gobernuak dimititu egin zuen, ezkontzaren aurka zegoela adieraziz. Gobernua saiatu zen Alexandroren aita zen Milan errege ohia itzultzen, ea semea bere onera etortzen zen, baina alferrikako ahalegina izan zen. Milanek ere dimititu egin zuen; armadaren komandante zen eta, kargua uztean, erregearen ezkontzeko asmoen aurrean protesta egin nahi zuen. Draga fama txarreko emakumea zen, erregea baino zaharragoa, ziurrenik antzua eta aurrez ezkonduta egoteak oposizioa pizten zuen oraingo ezteien aurrean.

Gobernua konpromisoaren aurretik Draga erbesteko bidean jartzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Albistea zabaldu zenean, arreta handia piztu zen herrian eta ziplo geratu ziren Obrenović dinastiaren aldekoak, errore handia kontsideratzen baitzuten hori. Saiakera guztiak alferrikakoak izan ziren eta erregeak ez zuen amore ematen. Tsarra bakarrik zuen alde eta tentsioa orekatzen lagundu zuen horrek.

Albisteak iritzi publikoa kontran jarri zuen. Andre heldu batek seduzitutako pelelea bailitzan hartu zuten eta Natalija erregina erabat kontran zuen. Horregatik ez zen sekula Serbiara itzuli. Ofizialak ere kontra zeuden eta hiriburuko goi-mailakoek ere ez zuten Draga erregina izaterik nahi.

Erregina

Alexandro eta Draga 1900eko abuztuaren 5ean (uztailaren 23an, juliar egutegian) ezkondu ziren San Migel katedralean.

Ezkondu ondoren, erregeak bere arerioen kontra ekin zuen eta erreginaren irudi publikoa hobetzen saiatu zen. Haren izena jarri zitzaien eskola, herri eta abarri, eta haren senideak uneoro zeuden gortean, ekintza ofizialetan parte hartzen zutelarik. Dragaren urtemuga festa nazional izendatu zuten.

Askoren iritzian, Alexandro erregearen akats asko emaztearen eraginaren ondorio ziren, dena kontrolatzen baitzuen honek, estatuko lanetan sartu eta bere aldekoak faboratuz.

Garbiketa egin zen armadan eta Milan errege ohiaren aldekoak bota, baina, hala ere, ez zen errege-erreginaren aldeko eta Alejandroren aitaren aldeko estatu-kolpe baten beldur ziren. Errege-erreginen aurkako kritikak ondo zainduta zeuden. Polizia eta zentsuraren lana zen, baina ez zuten isilaraztea lortu. Alejandrok familiari egiten zitzaion kritika publiko oro traizio-delitu kontsideratuko zirela agindu zuen.

Atzerriko gorte batean erreginari harrera egiteko saiakera egin zuen erregeak, haren izen ona sustatzeko, baina alferrik izan zen hori ere eta armada erabat kontra zuen.

1900eko irailaren 7an (abuztuaren 25 juliar egutegian), eta zurrumurruak isilarazteko ahalegin batean, erregina haurdun zegoela iragarri zuten. Erregeak Dragarekin ezkon aurreko harremanak izan zituela ere aitortu zuen, baina 1901eko apirilean, Natalia eta errusiar gobernuaren susmoak zirela-eta, errusiar sendagile batzuk erregina aztertu zuten eta ez zegoela haurdun konprobatu zuten eta ondorengotzarako arazoa azaleratu zuen. Nork jarraituko zuen tronuan? Dragaren senideak izan zitezkeen hotsak ere entzun ziren eta Alejandro zurrumurru haiek ukatu beharrean izan zen[1].

Heriotza

1903ko martxoan, manifestazioak erreprimitu zituzten eta armadan garbiketa egiteko asmoa nabari zen, baina, urte horretako ekainaren 11n (maiatzaren 29 juliar egutegian), estatu-kolpea izan zen Belgraden, errege jauregia okupatu zutelarik. Altxatu zirenen artean, Draga erreginaren lehen senarraren anaia zegoen, Alejandro Mašin. Erreginaren jantzigelan ezkutatu ziren bera eta Naumović koronela eta, ordu batzuetan han egon eta gero, bikotea harrapatu eta erail zuten. Gorpuak mutilatu eta balkoitik behera bota zituzten[2]. Dragaren anaiak ere erail zituzten eta beste hainbat funtzionario ere bai, lehen ministroa tartean zelarik. Erregeak 26 urte besterik ez zuen eta, emazteak, berriz, 38.

Obrenović dinastiaren amaiera izan zen hura eta aurkaria zen Karađorđević dinastia igo zen Serbiako tronura.

Zuzenean parte hartu zutenen artean, Dragutin Dimitrijević koronela zegoen[3]. Esku Beltza izeneko taldearen lider ere izan zen eta, etorkizunean, Franz Ferdinand Austriakoa eta haren emaztea zen Sophie Choteken hilketa prestatu zuten 1914ko ekainerako. Ekintza honek eztandaraziko zuen I. Mundu Gerra.

Kanpo loturak

Irudiak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Draga Mašin Aldatu lotura Wikidatan
Kembali kehalaman sebelumnya