Dura (azentua bigarren silaban[erreferentzia behar]) Arabako herria da, Arratzua-Ubarrundia udalerriko burua (fusioa baino lehen, Arratzu udalerri zaharrean zegoen). Izen ofiziala Durana du. 541 metroko garaieran dago, Zuia-Gorbeialdeko eskualdean. 324 biztanle ditu (2006).
Geografia
Gasteizko erdialdetik 6,5 kilometrotara dago, iparralderantz. Zadorra ibaiaren ezker urertzean dago kokatuta, Arabako Lautadako parte delarik. A-1 eta A-240 autobiak herriaren ingurutik igarotzen dira.
Historia
Dura lehen aldiz 1025. urteko dokumentu batean (Donemiliagako Goldean) dator aipaturik, nahiz eta bere jatorria askoz lehenagokoa izan daitekeen, bere izena erromatar jatorria eduki baitezake. 1521ean gudu garrantzitsu baten eszenatoki izan zen, non arabar komuneroak garaituak izan ziren.
Demografia
Ekonomia
Durako jarduera ekonomiko tradizionala zerealaren nekazaritza da. Hala ere, biztanleriaren gehiengoak zerbitzu sektorean lan egiten du, Gasteizen hurbiltasunagatik, non herritar askok lan egiten duten, eta Durak udalerriko zerbitzu gehienak batzen dituelako (ikastola, anbulatorioa, e.a.). Gainera, merkataritza eta ostalaritza jardueraren bat ere badago.
Ondasun nabarmenak
- San Esteban protomartiriaren parrokia: Estilo erromanikoko eraikin garrantzitsua, XIII. mendekoa. Nabarmentzekoa da elizaren ataria, oso ondo kontserbatu baita.
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
Jaiak
Herriko jaiak abenduaren 26an ospatzen dira, San Estebanen omenez. Urtarrilean Durako Txirrindulari Taldeak nazioarteko ziklo-kros proba bat antolatzen du.
Durar ezagunak
Argazki galeria
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak