Eduardo Serra Rexach (Madril, Espainia, 1946ko abenduaren 19a) espainiar abokatu eta politikaria da.
Biografia
Zuzenbideko lizentzia eskuratu zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta hango irakasle izan zen geroago, Zuzenbidearen Filosofiakoa eta Administrazio Zuzenbidekoa, hain zuzen.
1974an, Estatuko Abokatu Elkarteko kide egin zen; bera izan zen elkarte horretako lehenengo kidea. Handik hiru urtera, Industria eta Energiako Ministerioko batzordeburu izendatu zuten, eta kargu horretan iraun zuen, harik eta 1979an Industriako Institutu Nazionaleko administrazio-kontseiluko kide eta idazkari nagusi egin zuten arte. 1982an, Defentsako idazkariorde izendatu zuten; bera izan zen kargu hori bete zuen lehenengo zibila. Handik bi urtera, ministerio horretako estatu-idazkari izatera iritsi zen, eta aurrekontu nahiz azpiegituren ardura izan zuen bere gain.
1995ean, FAD Droga Mendekotasunaren kontra Laguntzeko Fundazioko lehendakari izendatu zuten, eta, hurrengo urtean, Aznarren gobernuko Defentsako ministro aukeratu zuten. Ekonomiaren alorrean, antolatzaile eta planifikatzaile handitzat hartua da, eta hainbat enpresatako lehendakari izan da (Cubiertas, Peugeot-Talbot España, Airtel).
Erreferentziak